Nabigatzeko laguntzak
Joan orrialde honetako eduki nagusira
Joan orrialde honetako menu nagusira
Orrialdearen eduki nagusia

Aipatutako eraldaketa ikerkuntzan, zientzian eta teknologian oinarritzeko apustuak hainbat eginkizun dakartza berarekin: I+G+b esparruko eragileak bateratzea eta sustatzea, ikerkuntzako talentua erakartzea eta eustea, eta eskuratutako ezagutzak hedatzea enpresa-ehunaren lehiakortasuna areagotzeko, aberastasun-iturria eta enplegu kualifikatuaren sorburua baita.
Donostiako Sustapenak, beraz, ekonomia-arloak bultzatzeko zeharkako estrategiaren xedetzat I+G+b hartu du. Ildo horretan, ekonomia-arlo guztiak sustatu nahi ditugu, nola tradizionalak, hala gorantz doazen emergenteak. Azken horiek udal-ekonomiaren eragile bihurtzea da gure asmoa. Aipa ditzagun, besteak beste, ikus-entzunezkoak, energia berriztagarriak, energia-eraginkortasuna, bizi-kalitatea hobetzeko baliabideak eta surfa. Donostia Sustapena arlo emergente guztiekin buru-belarri ari da lanean, klusterizazio-estrategiaren bidez.
Talent House Harrera Plan Integrala ere I+G+b-ren aldeko ahaleginaren emaitza izan da. Ikerkuntzako talentuak gure hirira erakartzen eta harrera egokia egiten laguntzeko proiektua da, eta hainbat zerbitzu (ostatua, informazioa, izapideak, eskolatzea…) eskaintzen ditu, integrazio eta garapen profesionala errazteko, sortutako ezagutzak hedatzeko eta ikerkuntza- zein teknologia-zentroekin edo berrikuntza-sorkuntzari lotutako bestelako erakundeekin lan-ildoak urratzeko.
Erronka horretan, ezinbestekoa da ezagutzarekin eta berrikuntzarekin zerikusia duten eragile guztiak elkarlanean aritzea.
2011ko Martxoa. Talent House proiektua. Donostiako Ezagutzaren Harrerarako Plan Integrala.
Zientzia Gastronomikoen lehen Fakultatea Donostian izango da
Gastronomia Gipuzkoan lehen mailako kultura-adierazpena izateaz gain, teknologia ere zientzia ere bada.
Prestakuntza- eta ikerketa-baliabideak emateko helburuz, Zientzia Gastronomikoen lehen Fakultatea sortu da Donostian, eta I+G+b zentro propioa ere izango du.