Prentsa-aretoa arrow Prentsa-oharrak arrow Buscador de noticias arrow Sustapenari buruzko albisteak arrow "Film Commission Donostiako Hiria" Sarian film luzeak aurkezteko azken egunak iritsi dira

"Film Commission Donostiako Hiria" Sarian film luzeak aurkezteko azken egunak iritsi dira

V. Film Commission Donostiako Hiria SariaDonostiako Sustapenak irekita du Film Commission Donostiako Hiria Sarira film luzeak aurkezteko epea; saria Donostiako Zinemaldiaren esparruan emango da. Sariaren helburu nagusia da eszenatoki bihurtzen diren hirietan filmaketekin negozio eta enplegu aukerak sortzen dituzten ikus-entzunezko produkzio-etxeen lana onartzea. Jarduera PIA (Ikus-entzunezko Berrikuntzaren Poloa) estrategiaren barnean kokatzen da; estrategia horren bidez Donostiako Sustapenak ikus-entzunezko industria sustatzen du, hiriko eta inguruneko ekonomiaren motore gisa

Film Commission Donostiako Hiria Saria duela bost urte sortu zen, hiriak espazio eszeniko gisa sustatzeko zineak duen garrantzia azpimarratze aldera, horrek turismo eta ekonomia aldetik dituen onura eta guzti. Modu horretan, sariaren bidez, film luzeetan hirietako eta eskualdeetako balio natural eta kulturalak agertzeko egindako ahalegina saritzen da; horrela, hirietara produkzio berriak erakartzen laguntzen baitute.

Pradolongo, Alatriste, La leyenda del tiempo eta En la ciudad izeneko film luzeak saritu dira Film Commission Donostiako Hiria Sariaren lau edizioetan. Film luzearen produkzio-etxe irabazleak 12.000 euroko saria jasoko du. Era berean, film luzeak nazioartean zabaltzeko plataforma izango du; izan ere, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko Made in Spain atalean emango da.

Produkzio-etxeek pelikulak aurkezteko epea uztailaren 3ko 13:00etan amaitzen da.

Informazio gehiago, oinarriak eta aurrez izena emateko inprimakia