Berriak arrow 40 hirik "Donostiako Gutun Atlantikoa" sinatu dute, hiri-garapen iraunkor baten alde.

40 hirik "Donostiako Gutun Atlantikoa" sinatu dute, hiri-garapen iraunkor baten alde.

Sinatzaileetako batzuen talde-argazkia Hirigintza-politikek ekonomia eta ingurugiroari dagokienez duten zeregina aldarrikatu eta "hiri berde, erakargarri eta solidarioak" lortzeko konpromisoak ezartzen ditu Arku Atlantikoko Hirien Konferentziako kide guztiek adostutako testuak

Arku Atlantikoko bost herrialdetako (Portugal, Frantzia, Irlanda, Erresuma Batua eta Espainia) 40 hiri ingurutako ordezkariek Garapen Ekonomiko Iraunkorraren aldeko Donostiako Gutuna sinatu dute Kursaalean. Hirigintza-politikek ekonomia eta ingurugiroari dagokienez duten zeregina aldarrikatu eta "hiri berde, erakargarri eta solidarioak" lortzeko konpromisoak ezartzen ditu dokumentu honek.

Arku Atlantiko Hirien Konferentziak egindako batzar orokorraren harira sinatu dute gutuna. Hain zuzen ere, Donostiako Sustapena elkartearen bitartez da Donostiako Udala Konferentziako kide. 

Donostiako alkate Odon Elorza gutuna sinatzenOndokoek parte hartu dute Kursaaleko ekitaldian:  Donostiako alkate Odon Elorzak, hiri anfitrioiko ordezkari gisa; Aviles, Santiago, Rennes, Figueira da Foz, Poitiers, Nantes eta Cardiffeko alkateek; Gijon eta Las Palmaseko zenbait zinegotzik eta Arku Atlantikoko gainontzeko hirietako ordezkariek. 

Donostiako Gutuna sinatzeaz gain, kide guztientzako garrantzitsuak diren hainbat gai ere landu dituzte: Kultura eta Ondarea, Garraioak eta irisgarritasuna, Hirigintza-garapena eta portu hiriak, eta Garapen ekonomikoa (Donostiak zuzentzen du azken lan talde hau, Donostiako Sustapenaren bitartez).

Testu inguru honetan, Donostia berrikuntzaren abangoardian kokatzen duten zenbait proiektu izan dira protagonista:

  • Zonalde publikoetako wifi eremua zabaltzea: Gipuzkoako hiriburuko itsas-aurreko zonalde osoa eta Cristina Enea parkea hartzen ditu dagoeneko. Gaur egun 500.000 metroko egungo estaldura, are gehiago zabalduko da. Izan ere, azken helburua estaldura hiri osora (eraikinetatik kanpo) zabaltzea da.
  • Ikus-entzunezko berrikuntza gunea: 20 milioi euroko aurrekontuarekin Zuatzun ikus-entzunezko enpresentzako azpiegitura berritzailea eraikitzeko proiektu hau aurkeztu zuen Donostiako Sustapeneko gerenteak. 
  • Udal eraikinetan eguzki instalazio fotovoltaikoak jartzea: Beharrezko baldintzak betetzen dituzten udal eraikin guztietan eguzki energia fotovoltaikoa sortzeko instalazioak jartzeko proiektu handi bati ekin dio Donostiako Sustapenak. Hasteko, ekainean 10 eraikinetan jarriko dituzte; 500 MWhko energia sortuko dute eta urtero atmosferara 400 tona gas kutsagarri igortzea galaraziko dute (urteko Donostiako 1.100 familiak argi kontsumoarekin kutsatzen dutena). Urte amaierarako eguzki plakak dituzten eraikin kopurua bikoiztea dago aurreikusita; beraz, 1.000 MWh elektrizitate sortu eta urtero atmosferara 800 tona gas kutsagarri igortzea galaraziko da. 

  Donostiako Gutun Atlantikoa, hiri-garapen iraunkor baten alde (Word, 458 KB)