Parte hartzen duten hirietako kultura, turismoa eta ikus-entzunezkoen grabazioetarako lokalizazioak sustatzea ahalbidetuko informazio-trukerako prototipo bat sortzea da proiektu honen helburua. 6PMk laguntzen du finantzatzen eta Donostiako Sustapenak koordinatzen du.
Garapen jasangarriari buruzko ezagutzaren eskaria eta eskaintza antolatzeko medotologia bat garatzen duen proiektua. Kudeaketa-plan jasangarriak sortzeko bidean, hiriei laguntza ematea du helburu.
Europaren eta Latinoamerikaren arteko lankidetza-proiektu bat da Emplenet. Arrail digitala murriztea da ekimen honen helburua. Donostiako Sustapenak koordinatzen du eta @lis programak finantzatzen laguntzen du.
Haririk gabeko teknologia erabiliz, tokiko ekonomia garatzeko proiektua. Donostiako Sustapenak koordinatu eta Interreg IIIC delakoak finantzatzen laguntzen du.
EQUAL Donostia Auzolan proiektuak hiriko enpresetan lana eta bizitza pertsonala bateragarri egitearen alde egitea du xede.
Ikus-entzunezko kulturari lotutako tokiko ekonomia-garapenaren inguruan Europako sei hirik zuten arduraren ondorioz sortu zen proiektu hau. Donostiako Sustapenak zuzendu eta Interreg IIIC delakoak finantzatzen lagundu zuen. Ardura honen ondorio dugu Donostiako Film Commission.
Pedagogia-inguruneetan oinarritutako parte-hartze formula berriak garatzen ditu proiektu honek, tokiko administrazioetatik informazioaren gizartearen onurak hiritarrei helarazi ahal izateko.
Hiritarrei egokitutako prestakuntza-edukiak lantzeko metodologia garatzea da proiektu honen helburua, bizitza guztirako ikaskuntza-eredu bat abian jartzeko. URBAL 13k finantzatzen lagundutako proiektua da.
IKTBen eremuko esperientzia-trukean datzan proiektu honek Europako beste eskualde batzuen aurrean lehiakortasuna hobetzea du helburu. Interreg IIIC delakoak laguntzen du proiektu hau finantzatzen.
Herri Administrazioetan erabakiak hartzeko teknologia berrien erabilera areagotzea da proiektu honen helburua. Eremu Atlantikoko Interreg B delakoak laguntzen du finantzatzen.
Donostiako Sustapenak, hiriaren garapen ekonomiko jasangarriaz arduratzen den udal sozietate gisa, Europako Gizarte Funtsaren 2007-2013 Programa Eragilearen zati bat kudeatzen du, talde ahulen gizarteratzea bultzatzeko ekimenei dagokienez.
Ondokoak dira Donostiako Sustapenaren proiketuaren helburuetako batzuk:
- Ekonomia solidarioaren garapena bultzatzea.
- Talde ahulen bazterketari aurrea hartzeko ekimenak garatzea, ekintza zehatzen bidez.
- Familiako bizitza eta lanaren arteko bateragarritasuna eta gizon-emakumeen aukera berdintasunaren aldeko ideia eta baliabideak sortzea.
- Hiri-Behatokiaren esperientziatik abiatuta, bazterketa jasateko arriskuan dauden taldeak eta, bereziki, emakumeak lan merkatuan sartzeko oztopoak sakonago ezagutzeko ikerketak egitea.