Leihatila bakarra arrow Aurkezpena

Leihatila bakarra

Donostiako Sustapena elkarte anonimoa da, eta ezagutza eta kalitatezko enplegua sortzea helburu izanik, Gipuzkoako hiriburuaren hazkunde jasangarri eta sozialaren alde egiteko.

  • Enpresa-ideia edo –proiektu bat baldin badaukazu, Donostiako Sustapenak hori abian jartzen lagundu, et prozesu osoan zehar zurekin izango duzu.
  • Langabea bazara eta lan aurkitzeko zailtasunak badituzu, Enplegu Zentroak lan-merkatuan sartzen lagunduko dizu.
  • Teknologia berriei buruzko prestakuntza nahi baduzu, e-donostia.net jartzen dizugu eskura, hau da, hasierako ezagutzak zein informatikako hobekuntza-ikastaroak eta on-line ikastaroak jasotzeko zentro-sarea.

Hiri Behatokiari esker, hiriko gizarte eta ekonomiari buruzko datuak ezagutzen ditugu, eta hauek, zure beharrei erantzuteko modu erabilgarrian eta etengabe erabiltzen ditugu.
Donostia Film Commission delakoan ikus-entzunezko sektorera zuzendutako doako eta norberaren araberako zerbitzu-zerrenda dituzu zain, zure iragarkia, zure filma edo beste edozein filmaketa errealitate bihurtzeko.

Donostiako Sustapenak zure proiektuetarako eta hiriaren ekonomia-garapenerako zerbitzu eta jarduera ezberdinak ditu.
Informate!