Lehiakortasuna hobetzea
Aholkularitza
Teknologia aholkularitza Donostiako Sustapenak, hitzarmena sinatzen duten zentroekin elkarlanean, teknologiari buruzko aholkularitza-programa bat eskaintzen die elkarteko enpresei, enpresak teknologia- eta antolaketa-mailako aldaketetara egokitu ahal izateko.
Ildo horretan, 20 orduko kreditua jartzen du komunitateko enpresen esku, Ceit eta Fatronik Teknologia Zentroekin jarduteko; beti ere, zentro hauen esparruetako gaietan.
Donostiako Sustapena teknologia-zentroetan eskabideak kudeatzeaz eta, azken batean, zerbitzu horren ezaugarriak eta baldintzak erabakitzeaz arduratuko da.
Informazio gehiago / Teknologia aholkularitza zerbitzua erreserbatu