Lan bila nabil
Kolektiborik behartsuenak Donostiako Sustapena eta Gizarte Ongizatea elkarlanean ari dira Donostiako talde baztertuen gizarteratzea eta lan-munduratzea sustatu eta bultzatzeko, erabiltzaileari udal-mailako erantzun bateratua aurkeztuz.
Donostiako Sustapenarentzat lehentasunetako bat bazterketa-arriskuan edo baztertuta dauden pertsonen alde lan egitea da; Donostiako Sustapenak eta Gizarte Ongizateak, talde hauen errealitatearen jakitun, egiten duten apustua da, uste osoa baitute apustu honen ondorioz, batetik, udal-zerbitzu hauen erabiltzaileengan, eta azken batez, hiritar guztiengan eragingo duela.
Beren helburua da gizarte-talde kaltetuenek lana bilatzeko eta lan-munduratzeko izan dezaketen aukera sustatu eta bultzatzea, hots: gizarte-laguntzak jasotzen dituzten pertsonek, minusbaliatuek, laguntzarik ez duten guraso bakarreko familiek, 45 urtetik gorakoek, etab.
Lanean txertatzeko arazoak dituzten pertsonak autoenpleguaren bidez lanmerkatuan txertatzeko jardunbide egokien eta gomendioen eskuliburua (PDF, 2,6 MB) |
Europako Batasunaren Europako Gizarte Funtsak proiektu honen %50 finantzatzen du.
Europako gizarte funtsak zure geroan inbertitzen du