Aukera profesionalak arrow Lan bila nabil arrow Enplegu Azoka

Enplegu Azoka

Hiritarrak Enplegu Azokan Donostiako Sustapenak Enplegu Azoka, enpresentzako eta lana hobetu nahi duten pertsonentzako topagune emankorra, antolatzen du urtero. 

Hitzordua ekainaren 16 eta 17an izango da da, Cemei eraikinean.

Nola iritsi

 

 

 

Aurten gainera, egungo egoerari aurre egiteko, Enplegua Sustatzeko plana jarri dugu martxan.  Gehiago gehiagorentzat lelopean, hainbat neurri ditu kontratazioak  eta negozio berriak sortzea bultzatzeko.

 

Enplegu Azokaren bidez, Donostiako Sustapenak langileak aukeratzeko prozesua errazten die enpresei; izan ere, beharren eta bilaketa profilaren araberako pertsonarik egokienak gerturatzen dizkie.

Hautagaiak Lan bila bazabiltza, edo zure egungo lana aldatu edo egoera hobetu nahi baduzu, Enplegu Azoka duzu horretarako gunea.


Enpresak Enpresa bat bazara, lan eskaintzak badituzu eta Donostiako Sustapenak hautagaiak aurkitzen laguntzea nahi baduzu, hauxe da zure gunea.

 

Ohi bezala, Donostiako Sustapenak zubi bat eraiki du, gero eta enpresa gehiagok etorkizunik onena ekar diezaioten hiriari.

Aldi bereko finantzaketa:

Europako Gizarte Funtsak zure geroan inbertitzen du


Antolatzaileak:

Donostiako Udala eta Sustapena

Erabiltzaileen sarbidea