Hiriaren sustapena arrow Hiri-behatokia arrow Zer da Hiri-Behatokia?

Zer da Hiri-Behatokia?

Donostiako Hiri-Behatokiak hiriaren egoera aztertu eta honi buruzko diagnosia egitea du helburu, ikuspegi orokor bat eskainiz, ekimenak hiriaren beharretara moldatu ahal izateko. Bide horretan, ondokoak dira Hiri-Behatokiaren zeregin nagusiak:

  • Datuak bildu, aztertu, eta informazio kualitatibo eta kuantitatibo fidagarria sortu. Informazio honek hiriaren eta bere garapenaren ikuspegi orokorra eskainiko du. 
  • Etorkizuneko ekimenen plangintza egiteko erabakiak hartzeko prozesuan informazio hori aztertzea.  
  • Informazioa hiriaren garapenarekin zerikusia duten eragileen esku jartzea, hala eskatzen badute.
  • Erabiltzaileen eskura dauden informatika tresnen edo txostenen bidez informazioa zabaltzea.