Hiriaren sustapena arrow Haririk gabeko hiria arrow Zer da WIFI

Zer da WIFI

Ikasi Wireless-ekin duzun esperientziarekin

Ordenagailu eramangarriak, agenda elektronikoak eta WiFi telefonoak erabiliz Interneten haririk gabe nabigatzea ahalbidetzen dizu WiFi sistemak. Access Point edo Sarbide Puntuei esker gauzatzen da aukera hau. Ekipo horrek irrati bidez seinalea jaso eta sarera konektatuta dauden WiFi gailuei bidaltzen die, aldi berean erabiltzaile asko konektatu ahal izateko.

Gazte bat parke batean internetera konektatzen 

Interesatzen zaizkizun terminoak:

  • WiFi (Wireless Fidelity): egokitutako gailuen bitartez (ordenagailu eramangarriak, PDAk, WiFi telefonoak…), datu-sare batekin eta/edo Internetekin banda zabaleko haririk gabeko konexioa ezartzeko estandarra.

  • WiFi gailuak: haririk gabeko konexioa ahalbidetzen duten gailuak. Mota ezberdinak daude: ordenagailu eramangarri eta sakeleko ordenagailuetarako (Pocket PC) WiFi txartelak (informatikako materiala saltzen duten dendetan aurkituko dituzu), zein WiFi txartela txertatuta daramaten ordenagailu eramangarri eta sakelako ordenagailuak.

  • Access Point (Atzipen Puntua): sarera eta/edo Internetera konektatutako WiFi gailuetara eta gailuetatik irrati bidezko seinaleak jaso edo igortzen dituen ekipoa. AP delakoak WiFi seinalea igortzen du hainbat erabiltzailek aldi berean sarera konektatzerik izan dezaten. Seinaleak 200 metro arteko irismena izan dezake.

  • Hotspot: barrualde eta/edo kanpoaldeko eremua, non, atzipen-puntu baten edo gehiagoren bidez, WiFi sarerako atzipena eskaintzen den, erabiltzaileari konektatzeko mugikortasuna eskainiz.

  • Hot Zone: Hainbat Hotspots-ez osatutako hiri-eremuak, non WiFi konexioaren bidez Internetera sartzea eta eremuan zehar mugitzea ahalbidetzen den.