NABIGATZEKO LAGUNTZAK:
WEB-AREN GOIBURUA
MENU LAGUNGARRIA
HIZKUNTZA HAUTATZEKO MENUA
Hizkuntzak:BESTE WEB BATZUETARAKO ESTEKAK
UNEKO ORRIALDEAREN BIDE IZENA
Nola laguntzen die Donostia Sustapenak enpresei lehiakortasuna hobetzen?
Enpresari aholkularitza pertsonalizatu eta DOAKOA emanda, enpresaren lehiakortasuna bultzatu ahal izateko.
Oharra: zure enpresa ondorengo deialdietara aurkeztu ez arren, diagnostikoa eska dezakezu.
Enpresak hurrengoa egin dezake:
| Laguntzak jasoko dituztenak | |||
|---|---|---|---|
| Langile-kopurua | Sektorea | COMPITE INICIATIVAS PROGRAMA | Eskatu COMPITE INICIATIVAS programari buruzko informazioa |
| 10 langile edo gehiago | Denak | Banakako proiektuak edo lankidetzan egindakoak aurkeztuz aukeratua izateko aukera | Eskatu |
| 5-9 langile | Denak | Lankidetzan egindako proiektuak aurkeztuz aukeratua izateko aukera* | Eskatu |
| 3/4 langile | Merkataritza / Turismoa | Lankidetzan egindako proiektuak aurkeztuz aukeratua izateko aukera** | Eskatu |
| 3/4 langile | Denak Merkataritza / Turismoa izan ezik | Utzi zure galdera eta beste laguntza-ildo batzuk aztertuko ditugu*** | Beste laguntza-ildo batzuk |
| 3 langile baino gutxiago | Denak | Utzi zure galdera eta beste laguntza-ildo batzuk aztertuko ditugu*** | Beste laguntza-ildo batzuk |
(*) Zure enpresan 10 langile baino gutxiago daudenez, zure proiektua gutxienez 5 langile dituen beste enpresa batekin lankidetzan garatu behar duzu. Proiektu bat baduzu baina norekin batera garatu ez badakizu, Donostia Sustapenak balizko laguntzaileak identifikatu ditzake.
(**) Zure enpresan 4 langile baino gutxiago daudenez eta merkataritza/turismo sektorekoa denez, zure proiektua gutxienez 3 langile dituen eta zure sektoreari lotutako beste enpresa batekin lankidetzan garatu behar duzu. Proiektu bat baduzu baina norekin batera garatu ez badakizu, Donostia Sustapenak balizko laguntzaileak identifikatu ditzake.
(***) Ez duzu COMPITE INICIATIVA laguntzak jasotzeko aukerarik izango (horretarako, gutxienez, 3 langile eduki behar baitira). Dena dela, interesatzen bazaizu, deskribatu iezazkiguzu zure beharrak eta lor zenitzakeen gainerako laguntza-ildoei buruzko informazioa emango zaizu.
Gutxienez, 3 langile dituzten enpresa guztiek izango dute diagnostiko estrategikoa modu presentzialean egitea eskatzeko aukera, nahiz eta ondorengo deialdietara agertu ez, esate baterako, Compite Iniciativas programara.
Zure enpresak 3 langile baino gutxiago baditu eta diagnostikoa egiteko interesa baduzu, erregistratu erabiltzaile moduan, utzi zure datuak eta informatu zure beharraz. Donostiako Sustapenetik zurekin harremanetan jarriko gara.
2011n, enpresak aurretiaz egindako diagnosiaren bidez (barruan egindakoa edo Donostia Sustapenak egindako diagnosi estrategikoaren bidez) identifikatutako hobetze proiektuak egiten laguntzea da.
Gutxienez bi enpresaren artean garatutako proiektua da.
Proiektu hori egitea interesgarria izan behar da eta parte-hartzaile guztientzat aplikatzeko moduko hobekuntza lehiakorra ekarri behar du (hornitzailearen irudi tradizionala, lankidetza-proiektuetan parte-hartzen duena, baztertu egiten da, parte-hartzaile horrek prozesutik onurak lortzen ez baditu). Bi enpresaren artean lankidetzarik ez dagoela jotzen da enpresa elkartuak eta/edo elkarri lotuak badira.
Funts galduko diru-laguntza:
Gehiengo diru-laguntzaren %: %50-60 (75.000€ gehienez banakako proiektuetarako eta 90.000€ lankidetza proiektuetarako)
Diruz laguntzeko moduko gastuak:
PROIEKTUAK (diagnosiekin batera) COMPITE INICIATIVAS PROGRAMARA AURKEZTEKO AZKEN EGUNA: 2011/10/15 edo aurrekontua agortu arte