NABIGATZEKO LAGUNTZAK:
WEB-AREN GOIBURUA
MENU LAGUNGARRIA
HIZKUNTZA HAUTATZEKO MENUA
Hizkuntzak:BESTE WEB BATZUETARAKO ESTEKAK
2010etik, lan-tresna berritzailea ari gara eskaintzen, enpresa-proiektuak egiten laguntzeko.
Ohiko planen helburu berbera dute: gogoeta- eta lan-dokumentuak izatea, zeure enpresa-proiektua egiterakoan hala erabil ditzazun.
Desberdintasun bakarra lan-metodologia da, ez baitator bat ohiko enpresa-planetan erabiltzen denarekin (presentzialarekin).
Horrela, Donostiako Sustapenak laguntza-programa berritzailea eskaintzen dizu aukeran, zeure enpresa-plana erosotasun osoz egin dezazun.
Izan ere, beharbada, nahiago izango duzu etxean edo toki jakin batean lan egitea, gure instalazioetara etortzerik ez duzulako edo beste edozergatik.
Arrazoiak arrazoi, online enpresa-planak zeure enpresa-plana egiteko eta tutorearekin zuzenean harremanetan jartzeko aukera emango dizu.

Arrazoiak arrazoi, online enpresa-planak zeure enpresa-plana egiteko eta tutorearekin zuzenean harremanetan jartzeko aukera emango dizu.
Online enpresa-plana: erosoa, azkarra eta erraza.
Enpresa-plana zeure martxan egingo duzu, nahi duzun tokian, inora joan behar izan gabe. Horretarako, lan-gidoia eta -jarraibideak emango dizkizugu, aurrera egiteko eta enpresa-plana ongi burutzeko.
Ordenagailua eta Interneteko konexioa behar dituzu, besterik gabe.
Tutoreak prozesu osoan zehar lagundu, zure lana gainbegiratu eta hobekuntzak proposatuko dizkizu.
Arreta-telefonoa:
943 482 800
Posta elektronikoa:
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Presentziala:
Victoria Eugenia eraikina
–Sarrera Erregina Erregentearen kaletik