NABIGATZEKO LAGUNTZAK:
WEB-AREN GOIBURUA
MENU LAGUNGARRIA
HIZKUNTZA HAUTATZEKO MENUA
Hizkuntzak:BESTE WEB BATZUETARAKO ESTEKAK
VI. Esparru Programarekin batera finantzatutako proiektua da, eta Donostiako Sustapenak koordinatzen du. Informazioa trukatzeko eredua sortzea du helburu, parte hartzen ari diren hirietako kultura, turismoa eta ikus-entzunezko grabaketen kokalekuak sustatzeko.
Garapen iraunkorraren inguruko ezagutza-eskaria eta -eskaintza antolatzeko metodologia sortzea du helburu, hirigintza-kudeaketa iraunkorrak bultzatzeko eta gauzatzen laguntzeko. VI. Esparru Programa da finantzatzailekidea.

Ikus-entzunezkoen arloa sustatzeko proiektua, Donostiako Sustapenak zuzendua. Eskualde arteko IIIC Programa da finantzatzailekidea. Proiektuaren emaitzetako bat Donostiako Film Commission izan da.

Toki-ekonomia haririk gabeko teknologien bidez garatzeko proiektua, Donostiako Sustapenak koordinatua. Eskualde arteko IIIC Programa da finantzatzailekidea.
Europaren eta Latinoamerikaren arteko hesi digitalak erausteko asmoz abiarazi den lankidetza-proiektua. Donostiako Sustapenak koordinatzen du, eta @lis programa da finantzatzailekidea.

Pedagogia-inguruneetan oinarrituz, esku hartzeko modu berriak garatzea du helburu, toki-administrazioek informazio-gizartearen alde onak herritarrei jakinarazteko aukera izan dezaten. Proiektuaren bidez, bederatzi Cibernarium (hedapen eta gaitasun digitalerako eremuak) baino gehiago ireki dira Europako eta Latinoamerikako hirietan, Europaren eta Latinoamerikaren arteko lankidetza indartu egin da informazio-gizartearen esparruan, eta, era berean, bien arteko hesi digitalak erausteko asmoetan aurrerapausoak eman dira. Hizpide dugun proiektua, @lis programaren baitan dago..

EQUAL Donostia Auzolan proiektuaren bidez, lana eta bizitza pertsonala bateratzeko neurriak sustatu nahi dira hiriko enpresetan.
Herritarrei egokitutako prestakuntza-edukiak lantzeko metodologia sortzea du helburu, bizitza osorako ikaskuntza-eredua abian jartzeko. URBAL 13 programa da finantzatzailekidea.
Europar Batasuneko hiri eta eskualde periferikoen lehiakortasuna handitzeko proiektua, IKTBen arloko esperientzia-trukean oinarritzen dena. Eskualde arteko IIIC programa da finantzatzailekidea.
Eskualde arteko IIIB-Esparru Atlantikoa programarekin batera ari dira finantzatzen. Herri-administrazioetan, erabakiak hartzerakoan, teknologia berrien erabilera areagotzea da Econet proiektuaren helburua.
Hirietan aurreikusitako lurzoruen kudeaketari buruzko informazioa etengabe txertatzeko eta sistematizatzeko nahiak eraginda, aipatutako proiektua jarri genuen abian, eta URBAL 7 programarekin batera ari gara finantzatzen.
Industria Ministerioa da finantzatzailekidea, Avanza Planaren bidez. Proiektuaren helburua zerbitzu eta eduki digitalak garatzea da, udaleko enpresa, mikroenpresa eta ekintzaileen artean teknologi berrien erabilera handitzeko asmoz. Ildo horretan, zerbitzu-teknologiei eta -aholkularitzari buruzko azterketak egin dira, eduki digitalak garatu eta hedatu, zerbitzu birtualen ezarri eta teknologia berrien arloko I+G+B proiektuak abiarazi dira. Azkenik, DEMOCENTER zentroa ireki dugu, enpresei teknologia berrien erakustaldiak egiteko eremua eskaintzeko.