NABIGATZEKO LAGUNTZAK:
WEB-AREN GOIBURUA
MENU LAGUNGARRIA
HIZKUNTZA HAUTATZEKO MENUA
Hizkuntzak:BESTE WEB BATZUETARAKO ESTEKAK
Sareko lana funtsezko ardatz egituratzailea da Donostiako Sustapenaren jardueretan. Ildo horretan, Europar Programen Sailak sareetan, batik bat europarretan, hartzen du parte, esperientziak trukatzeko eta baterako proiektu berriak garatzeko.
Honako nazioarteko sare hauetan ari da parte hartzen:
Portugaleko, Espainiako, Frantziako, Erresuma Batuko eta Irlandako 40 hiri kide inguru ditu. Hiru batzorderen edo sailen bidez bideratzen dituzte lanak. Hona hemen batzorde bakoitzaren eskumeneko gaiak:
Donostiako Sustapena Hiri Erakargarri eta Solidarioen Batzordeko lantaldearen burua da, gaur egun, eta zuzendaritza-taldeko kidea ere bai.
Europako eskualdeen sarea, komunikazio-teknologiak ezartzea helburu duena.
ERNACTeko eskualde eta hiriek eginahalak egiten dituzte EBko hiri eta eskualdeetan informazio-gizartearen alde onak ezagutzera emateko eta, era berean, teknologia berriak garatzeko ereduak ezartzeko.
Europako hiri nagusiak ditu partaide. EBrekin elkarlanean, europarren eguneroko bizitzan eragina duten gaiei erantzuten saiatzen dira, Bruselako kideek azken lege-aldaketei buruz dituzten iritziak lantzeko. Izan ere, estatu- eta udal-gobernuei EBko erronkak toki-mailan ezartzen laguntzea da horren guztiaren helburua, udal-gobernuei maila guztietako gobernu-egituretan dagozkien betebeharrak eta tokia indartzeko.
VIT@LIS sareak helburu jakin bat finkatu du, epe luzerako: @LIS programaren bidez lortutako emaitzen eta sortutako sareen kapitalizazioan eta balioespenetan oinarrituz, Europaren, Latinoamerikaren eta Karibearen arteko lankidetza, uztartze eta bateratze digitala hezurmamitzea.