NABIGATZEKO LAGUNTZAK:



WEB-AREN GOIBURUA


MENU LAGUNGARRIA


HIZKUNTZA HAUTATZEKO MENUA

Hizkuntzak:
  • es
  • HAUTATUTAKO HIZKUNTZA: eu
  • en

BESTE WEB BATZUETARAKO ESTEKAK

Beste web batzuk
 

Donostia sustapena - Fomento San Sebastián - Donostiaren ekonomia-garapena bultzatuz


BILATZAILEA

Bilatzailea

GIZARTE SAREAK

Jarrai iezaguzu...
Twitter Facebook YouTube Flickr


ARRETA TELEFONOA

Arreta-telefonoa

943 482 800



UNEKO ORRIALDEAREN BIDE IZENA



ORRIALDEKO EDUKI NAGUSIA

4,3 milioi euro esleituta dituen Ekonomia Sustatzeko Planak proiektu ekonomikoak sustatuko ditu, eta horiekin, 1.130 enplegu sortu nahi dituzte

Berrien kategoria 2012/03/27

Udala Altzan eta 27. Industrialdean –langabezia-tasarik handiena duten eremuak-, titulua duten gazteekin eta 40 urtetik gorakoekin arituko da gehinbat, izan ere, azken horiek, hiriko langabeen % 50 baino gehiago dira.  

 

BombillaDonostiako Sustapenak lanean lagunduko du, garatzeko bidean diren sektoreak sustatzeko (ikus-entzunezkoak, energia berriztagarriak, bizi-kalitateari laguntzeko irtenbideak eta surfa); merkataritzari eta ostalaritzari arreta berezia jarriko dio, eta nekazaritzako elikagaien industria ere barne hartu du hiriaren etorkizun ekonomikorako sektoreen artean.

 

Udalaren Enplegua Sustatzeko Planak, Donostiako Sustapenak prestatutakoak, aurten 1.130 enplegu sortzea jasotzen du. Hartara 4,3 milioi euro bideratuko ditu, eta horietatik, % 80 Udalak eman ditu; gainerako % 20, beste erakunde batzuek.

 

Beharrizan handienak dituzten eta langabezia-tasa handiagoa duten eremuetan jardutea aurreikusten du plan honek. Horrela, udalak Altzan (% 15ko langabezia, Donostiako batez bestekoa baino hiru puntu gehiago) eta 27. Industrialdean (hainbat enpresa itxi dira eta lanpostuen % 30 galdu dira) egingo du esfortzurik handiena.

 

Altza eta 27. industrialdea

 

Ekonomia Sustatzeko Planaren lehen urratsa, beraz, zerbitzuak deszentralizatzea izango da. Horrela, herritarren arretarako bulego iraunkor bat sortuko du Larratxo 55en. Bulego horretan, altzatarren eskaerak eta beharrak jasoko dituzte, eta zerbitzu orokorretara eta Donostiako Sustapenaren berariazko zerbitzuetara (prestakuntza, orientazioa lana bilatzeko, ekiteko zerbitzuak...) bideratuko zaizkie.

 

Altzan egingo den bigarren jarduera-ardatz garrantzitsua tokiko merkataritza indartzea izango da, aberastasuna eta enplegua sor dezan. Horretarako, zenbait kanpaina egingo dira herritarren artean, ikastetxeetan eta bestelakoetan, tokiko merkataritzaren garrantzia nabarmentzeko. Halaber, zenbait azoka txiki antolatuko dira, bertako nahiz beste leku batzuetako bezeroak erakartzeko.

 

Jarduera hauek ere aurreikusi dituzte: merkataritzarekin ere lotuta dagoen Altzarako berariazko Enplegu Azoka, berariazko laguntza ekin nahi duten altzatarrentzat, eta Altzako enpresetan altzatarrak kontratatzeko laguntzak. Horrekin guztiarekin, 160 lanpostu sortzea espero dute.

 

27. industrialdeari dagokionez, Ekonomia Sustatzeko Planak beste jarduera hauek proposatu ditu: lanpostua galdu duten pertsonak berriz kokatzeko zerbitzua, kontratatzeko laguntzak, coworking saioak Industrialdeko bertako enpresen elkarlanaren ondorioz sortzen diren negozio-aukera berriak aztertzeko eta azterketa sakonak 27. industrialdea eta Loiola aldatzeko. Horrela, 72 lanpostua sortzea aurreikusi du.

 

Tokiko ekonomiari eusten dioten sektoreak bultzatzea

 

Udalaren Ekonomia Sustatzeko Planaren barruan, duela zenbait urte Donostiako Sustapena sektore jakin batzuk tokiko ekonomiaren eragile moduan sustatzeko egiten ari den lana indartuko dute. Beren ezaugarriengatik hirian eta bere inguruan aberastasuna eta enplegua sor ditzaketen sektoreak.

 

Talde horretan, bi sektore tradizional daude, hala nola merkataritza eta ostalaritza, krisi ekonomikoaren eragina nabaritzen hasi direlako. Beraz, zenbait jarduera prestatu dituzte haietarako, eta 92 lanpostu sortzeko asmoa dute.

 

Halaber, garatzeko bidean diren sektoreen Klusterren lana ere barne hartzen dute: Ikus-entzunezkoak/digitala, energia berriztagarriak eta eraginkortasun energetikoa, bizi-kalitateari laguntzeko irtenbideak eta surfa. Enpresen lehiakortasuna hobetzea helburu duten lankidetza-sare horien eta Donostiako Sustapenaren zerbitzuen bidez, 113 enplegu sortu nahi dituzte.

 

Nobedade moduan, berariazko sektoreen barruan, nekazaritzako elikagaiena ere barne hartuko dute. Horrela, ekoizleen foroa sortuko dute, produktu freskoen banaketa-lerroak indartuko dituzte eta hurbileko produktuen kontsumoa sustatuko dute, baserritarren laguntzarekin. Gaur egun, Donostian lanean ari diren nekazaritzako elikagaien 28 ustiategi estrategikoetan sortzen diren produktuen kontsumoa finkatzea eta iraunkor egitea izango da helburua. Gutxienez, 12 lanpostu sortuko dituzte.

 

Titulua duten gazteak eta 40 urtetik gorakoak

Donostiako Sustapenak lan-merkatuaren egoerari buruz egiten dituen azterketei esker, badakigu bi pertsona taldeengan izaten ari dela eraginik handiena gaur egungo egoera ekonomikoa, eta enplegua lortzeko zailtasunak dituztela. Titulua duten gazteak eta 40 urtetik gorako pertsonak dira, izan ere, bien artean, Donostiako langabeziaren % 50 osatzen dute. Halaber, emakumeak kontratatzeko asmoa ere badute, datuen arabera, genero-desoreka gertatzen ari delako, eta aurreko urteetako berdintzeko joera apurtu da.

 

Ekonomia Sustatzeko Planak 131 lanpostu sortuko ditu horientzat, kontratatzeko eta autoenplegurako zerbitzuak indartzeko bideratutako laguntza ekonomikoei esker.

 

Donostiako Sustapenaren beste zerbitzu batzuk

Donostiako Sustapenak enplegua eskatzen duten pertsonei eta pertsona horiek kontratatzen dituzten enpresei eta erakundeei laguntzeko emandako ohiko zerbitzu guztiekin jarraituko du, eta indartu ere egingo ditu. Lan eskaeraren eta eskaintzaren arteko bitartekotzari dagokionez emaitza interesgarriak lortzen dituzte zerbitzu adituak dira. Zerbitzu horiek, hala nola Enplegu Azokak, lan-poltsak, prestakuntza eta bestelakoek, 550 lanpostu ekarriko dituzte.

 

 

Informazio loturaduna

 

Dokumentazio loturaduna

  • Buletinen harpidetzak
  • RSS

Parketatu :


ORRI OINA


NABIGATZEKO LAGUNTZAK: