NABIGATZEKO LAGUNTZAK:
WEB-AREN GOIBURUA
MENU LAGUNGARRIA
HIZKUNTZA HAUTATZEKO MENUA
Hizkuntzak:BESTE WEB BATZUETARAKO ESTEKAK
UNEKO ORRIALDEAREN BIDE IZENA

2004tik, Interneterako sarbide publikoa ari da eskaintzen Udala, Donostiako Sustapena sozietatearen bidez, haririk gabeko WIFI teknologiaz baliatuta.
WIFI eremuak ugaritzen ari dira egunez egun. Gizarte- eta kultura-etxe guztiek WIFI konexioa dute dagoeneko, eta Bulebarrak eta Kontxa eta Zurriola pasealekuek ere bai. Beste toki askotan ere ezarri dute jadanik. Ikus ezazu sarbide-puntuen mapa.
Ba al zenekien Donostiako Sustapenak WIFI sistemari buruzko udako ikastaroa antolatu zuela 2007an? Web-orri honetan, egitaraua eta txosten nagusiak eskaintzen dizkizugu.
Liburutegi edo gizarte-etxeetan, Interneten doan sar zaitezke, herritar-txartelaren bidez. Adierazi zeure sarbide-datuak (identifikatzailea eta PIN kodea) eta, besterik gabe, udalaren eta gainerako zenbait herri-administrazioren web-orrietan doan nabigatzeko aukera izango duzu.
Kanpoaldeko esparruetan (parkeetan, lorategietan, pasealeku nagusietan...) ere doan sar zaitezke, bai udalaren bai gainerako zenbait herri-administrazioren web-orrietan.
Zure WIFI gailua sareko hot spot (sarbide- edo lotura-gune) batean piztu, eta kito. Nabigatzen hasi bezain laster, ongietorri-orria azalduko zaizu, eta, bertan, komeni zaizun zerbitzua kontratatu eta linea bidez (segurtasun osoz) ordainduko duzu:
VISA , MasterCard eta Maestro txartelekin edo PayPal (eBay taldea) sistemaren bidez ordain dezakezu.
Hiriko hot spot guneetan (Internetekin konektatutako barne- eta kanpo-eremuetan). Horrelako guneak udaleko hainbat toki publikotan daude, hala nola, parke, plaza, museo eta kultura-etxeetan, eta hedatzen ari dira, arian-arian.
Konekta zaitez hot stop batean, ordaindu zerbitzua eta gozatu WIFI konexioaz.
Udalaren WIFI sarean sartzeko, herritar-txartelaren titularra zarela egiaztatu behar duzu, txartelaren identifikatzailea eta PIN kodea adieraziz. Izan ere, PIN kodea aldez aurretik aktibatu behar da, Udalinfo izeneko informazio-kioskoetan. Badakizu sarbidea doakoa dela herritar-txartelaren titularrentzat.
Herritar-txartelik ez dutenei behin-behineko sarrera-gakoak ematen zaizkie, sarean sartzeko. Horretarako, ordea, ezinbestekoa da hiritar-txartela eskuratzeko eskaera egitea, sarbide-orrian bertan azaltzen den formularioaren bidez.
Eskatutako fitxategiak une horretan eskura ez dituzten erabiltzaileak, bestalde, instalazioaren arreta-gunera joan daitezke, eta bertan emango dieten formularioa bete, hiritar-txartela eskatzeko. Formularioa betetakoan, arreta-gunean jasotako gutun-azalean sartu behar da, berriki ateratako karnet-tamainako argazki batekin eta NAN/AIZaren bi aldeen fotokopia banarekin batera.
Eskaera-formulario digitala betetzea da beste aukera bat. Interneteko www.donostia.org eta www.sansebastian.org helbideetan dago. Eskatu eta zazpi bat egunera iristen da txartela, eta, ordura arte, ezin izaten da udalaren WIFI sarean sartu. Dena den, txartela eskuratu arte, ordainketa-bonoa eros daiteke, udal-eraikinen barruko edo kanpoko eremuetatik udalaren WIFI sarean nahi adina nabigatzeko.
Udalaren eta gainerako herri-administrazioen web-orrietan doan sartuko zara; beste web-orrietan sartzeko, berriz, zeure sarbide-datuak (erabiltzailea eta gakoa) eman beharko dituzu, edo bonoak erosi, lineako SSL ordainketa seguruen (Visa/Master Card/Maestro txartelen) bidez.
Behin konektatzen zarenean, hamaika aukera izango duzu: posta deskargatzea, nabigatzea, lagunekin hitz egia, informazio bilatzea etab.
Zerbitzua erabiltzeko baldintzak bi fitxategi hauetan zehazten dira.
Arreta-telefonoa:
943 482 800
Posta elektronikoa:
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Presentziala:
Victoria Eugenia eraikina
–Sarrera Erregina Erregentearen kaletik