NABIGATZEKO LAGUNTZAK:
WEB-AREN GOIBURUA
MENU LAGUNGARRIA
HIZKUNTZA HAUTATZEKO MENUA
Hizkuntzak:BESTE WEB BATZUETARAKO ESTEKAK
UNEKO ORRIALDEAREN BIDE IZENA
Donostiako Udalak, Wifi proiektuaz gainera, “Zuntz Optiko Neutroa” deritzon proiektua ere abian jarri du. Proiektu horrek, hain zuzen, komunikazio elektronikoen (kanalizazioen eta zuntz optikoaren) sare publikoa eta finkoa hedatzea, kudeatzea eta ustiatzea du helburu
Ezagut itzazu operadore eta erakunde interesdunen esku jarritako zerbitzuak, horien prezioak eta prestazio-baldintzak.
Wifiren bidez internet-eko sarbide publikoaren serbitzua. jakin ezazu prezioa, nola eta non konektatu, eta nola kontratatu konexioa. Kontsultatu gure serbitzu teknikoa.
Zerbitzu horri esker, hirian erabilgarri dagoen zuntz-sarea ezagut dezakegu.
Donostiako Udalak, telekomunikazioen eta teknologia berrien garrantziaz jabeturik, urteak daramatza lanean, eragile aktibo gisa, belaunaldi berriko sareak udalerrira lehenbailehen iritsi eta Donostiako herritarrei zein enpresei eskaini beharreko zerbitzuak lehenbailehen hobetzeko.
Horrela, ezinbestekoak diren telefonia eta zuntz optikoko azpiegiturei loturiko espazio fisikoa arrazionalizatzea nahi du Udalak, eta sare propio bat izatea, telekomunikazio-operadoreen edo interesa izan dezakeen beste edozein erakunderen eskura jartzeko. Horiei sarea erabiltzeko aukera emango die, neutraltasuna, gardentasuna eta diskriminaziorik eza bermatzeko baldintzarekin. Horrela, horien guztien arteko lehia egokia bultzatuko da, zerbitzu hobeago baten mesedetan.
Donostiako Udalak Donostiako Sustapena izeneko udal-sozietate anonimoari eman dio Proiektua eta azpiegitura kudeatzeko ardura, eta hura izango da, beraz, udalaren Telekomunikazio Azpiegituraren Kudeatzailea (TAK).