Berriak arrow Mauro F. Guillenen hitzaldiarekin bukatu zen Ekintzaileen Astea

Mauro F. Guillenen hitzaldiarekin bukatu zen Ekintzaileen Astea

Bazkaria 2.0 ekimeneko argazkiak, Aurkezpenak CEMEIn eta bazkaria sagardotegianEkonomiaren dezelerazio garaian sortzen diren negozio aukera berriei buruz aritu zen Mauro F. Guillen, AEBetako entzutetsuenetakoa den Pensilvaniako Unibertsitateko Negozio Zentroko katedraduna.

Mauro Guillen ekonomia adituaren hitzaldiarekin amaiera borobila eman zion Donostiako Sustapenak Ekintzailearen Asteari.Hain zuzen, ekonomiaren dezelerazio garaian sortzen diren negozio aukera berrien gakoak azaldu zituen Guillenek. 

200 pertsona inguru hurbildu ziren Kursaaleko Batzar Jauregira Mauro F. Guillenen hitzaldia entzutera. Pensilvaniako Unibertsitateko Negozio Zentroko katedradun izateaz gain, Espainiako enpresen internazionalizazioari eta arlo ezberdinetan negozio lehiakorrak sortzeari buruzko lan asko argitaratu ditu Guillenek. Beraz, hitzaldira gerturatu zirenek adituaren ikupuspuntua ezagutzeko aukera izan zuten.

Ante la desaceleración, nuevas oportunidades de negocio hitzaldiarekin, Mauro F. Guillenek amaiera borobila eman zion  Donostiako Sustapenak ekintzaileak motibatzeko antolatutako asteari.  Hiritarren artean ekitearen kultura zabaldu eta enpresak sortzeko  Donostiako Sustapenak egiten duen lanaren barruan kokatzen da Ekintzaileen Astea. 

  En tiempos de desaceleración, nuevas oportunidades de negocio (Power Point 1 MB)
 

Amaiera hitzaldi honetaz gain, negozioak sortzeko erari berritzaileenak gerturatzeko beste hiru ekimen garrantzitsu izan dira Ekintzaileen Astean. 

  • Ekintzaile gazteak iweekendenLehen jardunaldiak, maiatzaren 22an, SECOND LIFE edo mundu birtualak izan zituen ardatz. Aukeraz beteriko errealitate birtual hau negozio eta aisialdirako aukera sendoenetako bat bilakatzen ari da etorkizunera begira. Errealitate honek duen garrantziaz ohartuta, Second Life jendarteratzeko jardunaldi bat antolatu zuen Donostiako Sustapenak. Donostialdeko hainbat eskolak parte hartu zuten Second Life donostiarrei hurbiltzeko ekimen aitzindari honetan. Bide horretan, ikastetxeetan Second Lifek eskaintzen dituen negozio aukera berriei buruzko ikasgaiak ezartzea aztertzen ari dira. 
  • Maiatzaren 23an ere lanerako eta enpresak merkatuan finkatzeko era berriekin zerikusia zuen ekimen berritzaile bat izan zen. NETWOKINGa izan zuen ardatz, hau da, giro atseginean esperientziak eta egoera profesionalak trukatzeko enpresa bilerak. Oraingoan, Donostiako Sustapenak  BAZKARIA 2.0 ekimenarekin bat egiten zuen, informazioaren teknologia berrien alorreko euskal ekintzaile guztientzako jardunaldia antolatzeko. 80 enpresa baino gehiago bildu ziren elkar ezagutu eta sinergiak sortzeko, jardunaldiko aurkezpenetan  lehenbizi, eta sagardotegian egindako bazkarian, ondoren.  
  • IWEEKEND izan zen ekitaldi berritzaileenetako bat. 30 ekintzaile gazte bildu ziren astebukaera batean, talde lanaren bidez, enpresa bat sortzeko. Lanak emaitza izan zuen; hain zuzen, Redbas enpresaren oinarriak ezarri zituzten; enpresa honek  inbertitzaile txikiak eta izaera sozialeko proiektuak martxan jartzeko finantzaketa behar duten ekintzaileak harremanetan jarriko ditu web plataforma baten bidez.