Donostiako udalerrian enpresa berriak eratzeko 2008an dirulaguntzak emateko prozedura arautzen duten oinarriak.
Donostiako Udalaren funtzioetariko bat da, Donostiako Sustapena SA udal sozietatearen bitartez, hirian enpresa-ekimen berriak sortzea eta finkatzea erraztea. Hain zuzen ere, komunitateari zerbitzuak emango dizkioten enpresa berriak izango dira, enplegua eta aberastasuna sortuko dutenak eta egungo ekonomiaren lehiakortasun-erronkei aurre egiteko gai izango direnak.
Xede horrekin, Donostiako Sustapenak zerbitzu integrala eskaintzen du; ekintzaileek negozio berrien garapen solidarioetarako lagungarri diren jardunbide egokiak ezar ditzaten pentsaturik daude enpresa planaren diseinua eta enpresa kudeatzeko bultzatu nahi den eredua.
Ekintzaile berriek finantza aldetik dituzten mugak kontuan hartuta, aholkularitza adituaren zerbitzu horiek osatzeko, itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak ematen zaizkie enpresa berriek berrikuntza soziala, antolamendu-berrikuntza eta
berrikuntza teknologikoa sar ditzaten euren antolakuntzan.
2008an sortutako enpresentzako eskabideak Donostia Sustapeneko Informazio Zerbitzu Zentralean aurkeztuko dira (Goikoa Jauregia, Ijentea kalea, 6, behea eskuina). Eskabideak aurkezteko epea 2008ko abenduaren 31n amaituko da.