Donostiako Sustapenak tailer berritzaile bat antolatu du enpresa berrien sorrera bultzatzeko Ekintzaileek eta enpresek krisiari aurre egin diezaioten, Donostiako Sustapenak tailer berritzaile bat antolatuko du, Enplegua Bultzatzeko Planaren barruan.
Zalantza ekonomikoak egonda ere, jarrera ekintzailea mantentzearen garrantzia uler dezazun, Donostiako Sustapenak ekintza honetan parte hartzera gonbidatzen zaitu.
Jokoaren bidez, enpresentzako estrategia berriei buruz gogoeta egitera lagunduko zaituen metodologia amerikar bat proposatzen dizugu. Lego piezen bidez, baliabide pertsonalak garatzen laguntzen duen ekintza dibertigarria eta aberasgarria da.
Zatoz! Sekulako egingo dugu.