Berriak arrow Donostiako Sustapenak 175 enpresa sortzen lagundu zuen iaz, 2006an baino %20 gehiago

Donostiako Sustapenak 175 enpresa sortzen lagundu zuen iaz, 2006an baino %20 gehiago

Gero eta gehiago dira kudeaketa, produkzio prozesu, eta produktuei dagokienez izaera berritzaile nabarmena duten enpresa ekimenak

Enpresak aberastasun eta enplegu iturri direla jakinda, Donostiako Sustapena ekintzaileen aliatu baliagarri eta eraginkor bihurtzen da, enpresa sortzeko prozesuan zerbitzu adituak eskainiz. 

Garatu beharreko negozio ideia sortzen denetik enpresa jarduna sendotu arte, hainbat urrats eman eta erabaki asko hartu behar dira. Bidea errazteko, banakako aholkularitza zerbitzuak eskaintzen ditu Donostiako Sustapenak. Hauen helburua ekiteko bermeak ematea da. 

Horretan datza Ekintzailentzako Laguntza Zerbitzua. Donostiarrak ekitera animatzeko argitaratu berri den Zerbitzu Gidan dago zerbitzu honi buruzko informazioa.

Donostiako Sustapenak 15 urte daramatza enpresak sortzeko laguntza eskaintzen; eta Zerbitzu Gida hau beste urrats bat baino ez da.

  • 2007an 175 enpresa sortzen lagundu zuen, aurreko urtean baino %20 gehiago. Gehienak zerbitzuen arlokoak (59), merkataritza alorrekoak (37) eta ikusentzunezkoen sektorekoak (9) izan ziren. Aipatzekoa da Donostiako Sustapenaren Zerbitzu Adituei esker sortutako jarduera ekonomikoen %13ak izaera berritzaile nabarmena duela (injinerutza aeronautikoak,  ezintasunen bat duten pertsonentzako produktuen diseinua, informatika aplikazio berriak…).
  • Jarduera ekonomiko berri hauetan 8 milioi euro inbertitu eta 264 lanpostu sortu dira.
  • Donostiako Sustapenak diru-laguntzak eman dizkie enpresa hauetako 160ri. Guztira, 245.000 euro.
  • Gainera, 267 pertsonari Enpresa Bideragarritasunaren Plana egiten lagundu zien Donostiako Sustapenak, eta 400 pertsona inguruk parte hartu zuten antolatutako prestakuntza ikastaroetan.

Ekintzaileen profila:

  • Ekintzaileen 59% gizonezkoak ziren.
  • Adinaren batezbestekoa 35 eta 45 urte artekoa da.
  • Ekintzaileen %48k maila ertaineko ikasketak edo Lanbide Heziketa ikasi dute eta %38k Goi Mailako ikasketak.