Prentsa-aretoa arrow Prentsa-oharrak arrow Prentsa-oharrak arrow Donostiako Sustapenak 175 enpresa sortzen lagundu eta 1.500 lanpostu inguru kudeatu zituen 2007an

Donostiako Sustapenak 175 enpresa sortzen lagundu eta 1.500 lanpostu inguru kudeatu zituen 2007an

Udal-sozietatearen jarduerak jasangarritasuna, berrikuntza eta lan-sareen bidezko lankidetza ditu helburu.

2007 berrikuntzan eta laster azpiegitura eta ekintza publiko eta pribatu moduan argitara aterako diren proiektuen diseinuan urte ona izan zen; horiek guztiak garapen ekonomikoa sustatzera eta hiriarentzat kalitatezko enplegua eta aberastasuna sortzera bideratzen dira. Proiektuen buru Donostiako Sustapena da, hiru ardatz antolatzaile izanik: jasangarritasuna (soziala, ekonomikoa eta ingurumenarena); berrikuntza eta tokiko, nazio eta nazioarte mailako sareen sorrera

JASANGARRITASUNA

a) Soziala

2007 urteak langabezi tasei neurriz eutsi izana izan zuen ezaugarri, 2008 urte honetan goranzko neurrizko joera erakusten ari delarik. Donostian enplegu-politikei eusteko bi jarduketa-lerro garbi jarraitzen dira; alde batetik kolektibo ahulenei (bazterkeriaren prebentzioa Donostiako Sustapenaren funtseko erronketako bat da) eta bestetik gora egiten ari diren sekotoreei (IKTBak, energia berriztagarriak, ikus-entzunezko sektorea, biomedikuntza, etab.) eragiten die. Horiek profil profesional ezberdinak eta lan-bitartekaritzako eta dinamizazioko eredu berria eskatzen dituzte.

  • Kolektibo ahulenenentzako enplegua: Donostiako Sustapenak Ongizateko udal-departamentuarekin estu lan egin du zailtasun handienak dituzten kolektiboei lan-merkatuan sartzen laguntzeko. 2007an 833 pertsonei lagundu zien, lan-merkatuan sarbidea erraztera bideratutako hainbat prestakuntza-ekintzetara bideratuz. Unitate Integratzailearen helburua ekonomia solidarioaren garapenean oinarritzen da. Horretarako, beren jardueraz eta eguneroko kudeaketaz kolektibo ahulenen integrazioan laguntzen duten enpresak sustatzen dira. Belartzako Gizarteratze Zentroak mota horretako enpresak hartzen ditu eta 2007ko datuen arabera, 100 pertsona ingururi ematen diete lana.

  • Lanerako aukera berriak: Donostiako Sustapenak beren karrera profesionala hobetu nahi duten pertsonentzat lan kualifikatuko aukerak identifikatzeko dihardu. Horretarako hainbat tresna ditu, Enplegu Azoka, 2007an 750 lan-elkarrizketa eraginez ondoren %66ko laneratzeaz, eta gora egiten ari diren sektoreetarako lan-poltsa zehatz baten sorrera, besteak beste.

    Enplegu-zerbitzuak denera 1.700 pertsona hartu eta 1.500 lanpostu inguru kudeatu zituen; horietatik gehienak sektore emergenteetan eta etorkizun handikoetan izan ziren.

  • Teknologia Berrien sozializazioa: Donostiako Sustapenak lan handia egiten du hiritarrak teknologia berrietan prestatzeko Altza/Larratxon, Loiolan, Intxaurrondon eta Martutenen dauden IKTBen lau zentroen eskutik.

 b) Ekonomikoa

  • Enpresak sortzeko eta horien lehiakortasuna hobetzeko laguntza: Enpresak sortzeko bultzada Donostiako Sustapenaren ardatzetako bat da. Urtetik urtera pertsona ekintzaileei funtsezko babes gisa balio duten zerbitzu adituak hobetze joan dira. Horrela, Donostiako Sustapenaren zerbitzuei esker, 2007an 175 enpresa berri sortu ziren (horietako 12 kolektibo ahuletako pertsonek sustatuak), hau da, 2006an baino %20 gehiago. Enpresa horiek, zortzi milioi euroko inbertsio zuzenaz, 264 lanpostu sortu dituzte eta oso arlo ezberdinetan barneratzen dira, gero eta gehiago gora egiten ari diren sektoreetara eta bai beren kudeaketan bai beren ekoizpen-prozesuetan eta azken produktuetan berrikuntzako osagaia dutenetara bideratuta. Enpresa berrien %13ek izaera berritzailea zuten.

    Enpresa sortzeko laguntzaz gain, negozioaren ideia sortzen denetik abian jartzen denera arte, Donostiako Sustapenak Donostiako enpresa-ehun orokorraren lehiakortasunaren jarraipena egin eta babesa ematen dio. 2007ko jarduera horien artean Equal-Auzolan proiektuaren amaiera nabarmendu zen; 30 enpresei lan-bizitzaren eta bizitza pertsonalaren arteko adiskidetzeari dagokion egoera-diagnosia egitea eta hori hobetzeko neurria aplikatzea ahalbidetu zien. Halaber, Donostiako gainerako enpresei aplikagarri izango zaien metodologia eta jardunbide egokien gida sortu ziren, adiskidetzea enpresen lehiakortasuna hobetzeko beste tresna bat izan dadin

    2007an Donostiako Sustapenak 27. Industrialdea modernizatzeko proiektuaren lehen fasea garatu zuen, enpresetan berrikuntza aplikatzeko neurriz, web orri bat sortuz eta bertara sarbideak hobetzeko seinaleztapen egokia jarriz. 2008 honetan zehar bigarren fasean aurrera egingo da Enpresa Zentro berria barneratuz.

  • Ikus-entzunezko Sektorearen sustapena-Film Commission: Film Commission bulegoaren helburua ikus-entzunezko sektorea Donostiarentzat enplegua, garapen ekonomikoa eta marketin turistikoa sortzeko iturri erreala bihurtzea da. Horretarako sektoreko enpresekin jarduerak egingo dira, bai prestakuntzakoak bai sinergiak sortzekoak edo networking arlokoak. 

    Gainera, Donostia agertoki gisa aukeratzen duten filmazioak kudeatzen dira. Zehazki, 2007an 145 izan ziren Gipuzkoako hiriburuan filmatu ziren ikus-entzunezko produktuak. Ekoizpen horiek, aurreko urtearekiko %40ko gehikuntzaz, Donostiako Sustapenaren udal-babesa dute, 2003tik Donostia Film Commission bulegoa kudeatzen duelarik. Bulegoa produkzio-etxeen lana errazteaz arduratzen da, bai kokalekuak bilatzen bai filmatzeko beharrezko baimenen kudeaketa administratiboari dagokionean.

    145 produkzioek 335 filmaketa-egun eragin eta denera 279 baimen izapidetu ziren, bai bide publikoa okupatzeagatik bai udal-eraikinetara sartzeko.

  • Merkataritzaren sustapena: Merkataritzak sektore ekonomiko gisa duen garrantzia ezin da ukatu eta horregatik Donostiako Sustapenak hainbat zerbitzu ematen ditu bere jarduera dinamizatzeko eta suspertzeko. Altzarako eta Loiolarako plan bereziak 2007ko protagonista izan ziren, Sustapenak merkataritzaren dinamizazioari ematen dion laguntzaz gain (kaleko animazioa, feriak, etab.).

  • Plangintza eta kudeaketa efizientea: Donostiako Sustapenaren ezaugarrietako batek sarrera propioak bilatzean datza eta hotelen kanon handietatik (sarreren %10,1), lau enpresa-zentroen akuratik (%14,5), Europako finantzaziotik etab. lortzen ditu. 

    Baina, ororen gainetik, kezketako bat abian jartzen diren proiektuak beren kabuz iraunkorrak izatea da, WIFIaren edo eguzki-plaka fotovoltaikoen kasuan bezala. 2007 urtea oso garrantzitsua izan zen bi proiektu horiek aurrera egin zezaten eta baita Ikus-entzunezko Berrikuntza Gunea rentzat, Ubako aterpetxearentzat eta Rozanesko Ikertzaileentzako Egoitzarentzat ere, besteak beste, azken bi horiek Donostiarako hotel-estrategian barneratuta.

c) Ingurumena

Klima-aldaketaren aurkako borroka Europako, estatuko, eskualdeko eta tokiko agenda politikoen erdian dago. Kalitatezkoa, segurua, nahikoa eta arrazoizko prezioa duen energia-hornikuntza lortzea aurrean dugun erronka da eta Donostiako Sustapenak bere ekarpena egiten du bi proiektu oso esanguratsuez:

  • Eguzki-plaka fotovoltaikoak jarri hiri-ingurunean, ezaugarri tekniko egokiak dituzten udal-eraikin guztietako estalkiak erabiliz. 2007an proiektua definitu eta 2008 honetan proiektua jada egikaritzen egotek olan egin zen. Urrian funtzionatzen hasiko diren plakak jartzen ari dira lehen hamar eraikinetan eta hurrengo urtearen hasierarako 22 instalazioak prest egongo dira.

  • Arkitektura bioklimatikoa: Donostiako Sustapenak ingurumenari dagokionez jasangarriak diren eraikinak bultzatzeko kezka jada Belartzako Gizarteratze Zentroa eraikitzerakoan agertu zen, lehen eguzki-plaka fotovoltaikoak baititu. Hala ere, 2007an beste pauso bat eman zen estrategia horretan eta etorkizunean eraikitzekotan diren eraikin guztientzat arkitektura bioklimatikoa aurreikusi zen: Ikus-entzunezko Berrikuntza Gunea, Rozanesko Ikertzaileentzako Egoitza, Ubako aterpetxea, etab.

BERRIKUNTZA

  • Ikus-entzunezko Berrikuntza Gunea: Zuatzun Ikus-entzunezko Berrikuntza Guneko lanak hasteko hilabete falta denean, 2007 urtea funtsezkoa izan zen gaur egoera horretan egoteko. Eraikuntzako proiektua garatu eta ikus-entzunezko industriarentzat abangoardiakoa den azpiegitura horren etorkizuneko jardueraren oinarriak ezarri ziren urtea izan zen.
  • WIFI: Donostiak egun WIFI konexioaz estalitako 500.000 metro koadro ditu, 2007an azalera hori bikoiztu ostean itsasalde osoa eta Kristina Enea hartzeko.
  • TDT: 2007an Udalak, Donostiako Sustapenaren bidez, Lurreko Telebista Digitala ustiatzeko Eusko Jaurlaritzaren baimena jaso zuen.
  • CINeSPACE: CINePACE proiektuak 2007an bere ekuatorea gainditu eta azken fasean dago. 

SAREEN SORRERA

Berrikuntza eta jasangarritasunaren alde egin duen apustuan, Donostiako Sustapenak urteak daramatza sareko lana bultzatzen tokiko, nazio eta nazioarte mailetan.

Tokiko mailan hainbat proiektu eta bi topaketa-foro garrantzitsu, Ikus-entzunezko Sektorearen Foroa eta Merkataritzako Udal Batzordea, abian jartzeko udal-departamentu guztiekin duen harreman estua nabarmendu behar da.

Nazioarteko proiektuei dagokienez, 2007an gehienbat teknologia berriak garatzeko eta arrail digitala murrizteko bidean aurrera egiteko balio izan zuten hirurteko programa batzuk amaierara iritsi ziren. Donostiako Sustapenak nazioarteko sareetan Amerikako, Asiako eta Europako herrialde askotatik datozen 50 bazkide baino gehiagorekin batera parte hartzen du.