Prentsa-oharrak
Buscador de noticias
Enpresei buruzko albisteak
Democenter, energia berriztagarriekin eta eraginkortasun energetikoarekin lotutako enpresa zentroa Haurtzaindegia eta zerbitzu adituak baliatu ahalko dituzte 27. Poligonoko enpresek
27. Poligonoak eraikin berri bat bilduko du, energia berriztagarrien eta eraginkortasun energetikoaren esparruko enpresa berriak babesteko. Garapen ekonomiko iraunkorraz arduratzen den Donostiako Sustapena sozietateak erakin zahar bat birgaitu du; irailetik aurrera Democenter izena izango du eraikinak eta lokalak alokairuan eskainiko ditu bulego gisa erabiltzeko.
Hamaika lokalek osatzen dute eraikina, bakoitza 30-45 metro karratuko dimentsioarekin, eta enpresa berriei gune bat eskaini nahi die bertan beren bideari hasiera eman diezaioten, lan-merkatura sartzeko bultzada emanez.
Horretarako, gune fisikoaz gain, Donostiako Sustapena sozietateak zerbitzu osagarri eta erkideak jarriko ditu enpresa horien esku: auditoriuma, erabilera anitzeko gela aurkezpenetarako edo prestakuntza-jardueretarako hornitua, WIFI ingurunea, atezaindegia...
Democenterrek haurtzaindegi bat ere izango du 27. Poligonoko enpresa guztientzat eta inguru horretako auzoko guztientzat, inguru horretan detektatutako eskariari erantzunez.
Democenter irailean bilduko da Donostiako Sustapena sozietateko Enpresa Zentroen sarera; lau ekipamendu ditu jada martxan sareak (Zentek, Bidebieta, Cemei, Belartza) eta bosgarrena, berriz, Ikus-entzunezko Berrikuntza Poloa, obretan dago eta datorren urtean jarriko da martxan.
Democenterreko lokaletan edo Donostiako Sustapena sozietateak eskaintzen dituen zerbitzu adituen arteko edozeinetan interesa duten lagunak Donostiako Sustapena sozietatearekin jar daitezke harremanetan 943482800 zenbakiaren bidez edo Goikoa Jauregira (Igentea, 6) bertaratuta.