27 Industrialdea eraldatzeko bigarren fasea hasiko du laster Donostiako Sustapenak 27 Industrialdea modernizatzeko lehen faseko lanak bukatuta, bigarren fasea hasiko du laster Donostiako Sustapenak, hiriaren garapen ekonomiko jasangarriaz arduratzen den udal elkarteak.
Lehen fasea Astigarragako Udalaren eta 27 Industrialdeko Jabeen Elkartearen laguntzaz eta Eusko Jaurlaritzaren Izartu 2 programak babestuta gauzatu da eta ondoko emaitzak eman ditu:
Horretarako, hiru argibide-taula jarri dira, industriaguneko sektore bakoitzeko bat. Enpresak errazago aurkitu ahal izateko, sektore bakoitzari kolore bat dagokio: gorria, horia eta berdea. Horretaz gain, industriagunerako sarreran taula digital bat jarri da; honek enpresen kokapen zehatza erakutsi eta zirkulazioa bideratzen du; gainera, ibilbideak inprimatzeko aukera ere eskaintzen du.
Berrikuntzarako bigarren faserako ondoko ekimenak daude aurreikusita: Enpresa Zentro Berri bat, haurtzaindegi bat eta teknologia berriak aplikatzeko zentro bat (Democenter), gaur egun erabiltzen ez den eraikin batean. Egitura berri honek industrialdeko enpresei eta langileei zerbitzuren bat eskaintzen dioten enpresak hartuko ditu.
Haurtzaindegiari dagokionez, 27 industrialdeko langileek eta Martuteneko bizilagunek erabili ahal izango dute.
Enpresa Gune berriak auditorioa eta bilera gelak izango ditu industrialdeko eta izena ematen duten Donostiako gainontzeko enpresen eskura. Industrialdekoak ez diren Donostiako enpresek Donostiako Sustapenan izena eman behar dute zerbitzuok erabiltzeko: 943481764 - www.fomentosansebastian.org.
Horretaz gain, gainotzeko enpresa guneetan bezala (Bidebieta, Zentek, Cemei, Belartza eta bidean den Ikusentzunezko Berrikuntza Gunea), Donostiako Sustapenak merkatukoak baino alokairu merkeagoak eskainiko dizkie enpresei.
Enpresa gunea datorren urtean martxan jartzea dago aurreikusita.
Martuteneko 27 industrialdean 400 enpresa baino gehiago daude, gehienak banakakoak eta sozietate mugatuak. Lehehengo enpresak 1930ean sortu ziren eta egungo enpresen %22 1980 baino lehenenagokoak dira; hala ere, industrialdearen hazkunde nabarmenena 90eko hamarkadan eman zen. Azken 15 urteetan enpresen erdia baino gehiago sortu dira. Guztira 4.000 langile baino gehiago daude.
Industrialde honek Donostiari ekar diezaioken aberastasuna ikusita, Donostiako Sustapenak egungo beharrak aztertu eta industrialdea berritu eta indartzeko neurriak jarri ditu martxan. Hainbat arlo aztertu diren arren, garraioa eta teknologia berriak izan dira nagusiak. Ondoko ondorioak atera dira: