Nor gara? arrow Donostiako Sustapena arrow Nor gara

Nor gara

Goikoa jauregia, Donostiako Sustapenaren egoitzaDuela ehun urte baino gehiago sortu zenetik, Donostiako Sustapena etengabe eraldatzen joan da, Donostia eta inguruko gizarte, ekonomia eta teknologia mailako bilakaerarekin batera. Ibilbide honetan zehar, gure jarduera indartu eta eskumen berrien jabe egin gara, egungo egoeraraino heldu arte.

Duela mende bat sortu zen Kultura eta Ostalaritzako ekipamenduak eraiki eta kudeatzeko elkartea, eta gaur egun, Gipuzkoako hiriburuaren ekonomia-garapen jasangarriaren aldeko Udalaren tresna bilakatu da. 2004. urtean Elkarte Anonimo gisa eratu ondoren, era askotako proiektuak diseinatu eta gauzatzen ditu Donostiako Sustapenak, guztiak ere, Donostiako ekonomia-ehuna indartzeko helburuarekin.

WIFI sistema publikoa zabaldu edo energia berriztagarriak aplikatzeko proiektu estrategikoak zuzendu eta garatzeaz gain, erakundeak baditu beste helburu batzuk, hala nola: enpresa berriak sortzearen alde egitea eta aldeko ekimenak bideratzea merkatuan tinko ezar daitezen. Erronkak lortzeko ezinbestekoak bilakatu dira jarduera ekonomikoetarako lurzoruaren kudeaketa egokia, teknologia berriak gizartean zabaltzea eta lan-munduratzea erraztuko duten profil profesionalak sustatzea.  

Donostiako ekonomiaren eta proiektuen jasangarritasuna Donostiako Sustapenaren lanaren giltzarri dira eta helburuak lortzeko berrikuntzaren, integrazioaren eta lankidetza-sareen sorreraren alde lan egiten du.

Hiritarren kezka eta erronkei erantzutea da Donostiako Sustapenaren helburua; beti bakoitzaren egoeraren araberako arreta pertsonala eskainiz, irtenbideak eta laguntza ematea.