Enpresak arrow IBG: Ikus-entzunezko Berrikuntza Gunea arrow Donostia Film-Commission arrow Nor gara

Nor gara

Filmaketa Konstituzio plazan2003ko apirilean sortu zen Donostia-San Sebastián Film Commission, zinema sektorea eta ikus-entzunezko sektore osoa sustatu, bultzatu eta suspertzeko Donostiako Sustapenaren eta Udalaren zerbitzu berri gisa.

Egiteko hau aurrera eraman ahal izateko, honako hauek izan ditugu laguntzaile: Nazioarteko Zinemaldia, EPE-APV eta Ibaia produktore elkarteak, Kultur eta Turismo Ekintzetxea, eta Antena Media Euskal Herria. SFC Spain Film Commission eta AFCI Association of Film Commissioners Internationaleko kide da Donostia-San Sebastián Film Commission.

Jarduera-eremuak 

Donostia-San Sebastián Film Commission Donostiako Sustapenaren bitartez kudeatutako udal-zerbitzua da; gure ingurunean ikus-entzunezko proiektu bat gauzatu nahi duten bertako, estatuko eta nazioarteko enpresei begira dagoen zerbitzua, hain zuzen.