Enpresak arrow Berrikuntza arrow Gure zentroak

Gure Zentroak

ENPRESA MINTEGIAK

Zentek eraikina Enpresa berriak sortzen direnetik merkatuan finkatu arte, Donostiako Sustapenak zerbitzu osoa eskaintzen die ekintzaileei. Hain zuzen ere, zerbitzu horretan kokatzen dira Zentek eta Bidebieta enpresa-mintegiak.  

Hauen bidez, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia Berrien  alorrean edo zerbitzuen sektorean diharduten enpresa gazteei lokalak eskaini eta babesa eskaintzen die  Donostiako Sustapenak. Ekimen honek tokiko enpresak sortu eta indartzeko apustuari erantzuten dio.

Enpresa-mintegi hauek enpresa berriak hartzen dituzte, gehienez bost urtez. Bertan, enpresa sendotzeko eta elkarlanerako giro aproposa dute, hori errazteko berariazko programekin batera.

 Bidebieta eraikina

  • Bidebieta eraikina. (Pasai San Pedro etorbidea, 13. 20017) 20 eta 40 metro karratu arteko 15 lokal ditu alokagai zerbitzuen sektoreko enpresa berrientzako.
  • Zentek eraikina. (Pasai San Pedro etorbidea, 19. 20017) 20 eta 50 metro karratu arteko 22 lokal ditu alokagai Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia Berrien sektoreko enpresa berrientzako.

Guztientzako espazio eta zerbitzuak:

  • Aurkezpen, topaketa eta prestakuntza jarduerak egiteko beharrezko tresnak dituen erabilera anitzeko gela.
  • Auditorioa
  • Bilera gela
  • Sukalondoa
  • Atezaintza zerbitzua

Harremanetarako pertsona

Ruth Jorde Quintana
E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.