Enpresak arrow Berrikuntza arrow Gure zentroak

Gure Zentroak

E-ZENTROA

Lankidetzaren bitartez Donostiako enpresen arteko elkarlana bultzatu eta enpresak sendotzeko ekimena da e-Zentroa.

Enpresak harremanetan jartzeko eta lankidetzarako aukerak eskaintzen dituen espazioa da e-Zentroa. Honen bidez, Hiriko enpresek esperientziak eta ezagutzak trukatzea sustatu eta lankidetzarako harremanak errazten ditu Donostiako Sustapenak, negozio aukera berriak sortzeko. 

Zein enpresa izan daitezke e-Zentroko kide?

Egoitza Donostian izateaz gain, ondoko baldintzak betetzen dituen edozein enpresa:

  • Enpresa sortzeko Donostiako Sustapenaren Ekiteko Zerbitzuaren aholkularitza jaso izana.
  • Gure enpresa zentroetako batean egotea edo egon izana.
  • Lehiakortasuna Hobetzeko Zerbitzuak  edo enpresa zentroetako baliabideren bat (bulegoak, aretoak...) erabili nahi izatea.

e-Zentroaren abantailak

Donostiako Sustapenak eskaintzen dituen Enpresa Lehiakortasuna hobetzeko zerbitzuak eta  areto eta bulegoak erabili ahal izatea.

Harremanetarako pertsona

Ruth Jorde Quintana
E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.