Berrikuntza
Gure zentroak CEMEI ERAIKINA
CEMEI Enpresa Berritzaileentzako Udal Zentroa da. Eraikin honetan, izaera berria duten edo sortu berria den sektore batean diharduten enpresak daude (Ikus-entzunezkoak, Aholkularitza, Ikerkuntza eta Injinerutza, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak, Energia Berriztagarriak eta Ingurumena, Enpresentzako Zerbitzu aurreratuak...).
58 lokal ditu: 180 eta 500 metro karratu arteko enpresa erdi-industrial garbietarako bederatzi, eta 55 eta 200 metro karratu arteko 49 bulego.
Horretaz gain, 162 aparkaleku-plaza ditu enpresetako kideentzat eta 32 bisitarientzat.
Epe luzeko alokairuak daude, gehienez bederatzi urtekoak.
• Banakako segurtasun sistemak
• Segurtasun sarraila
• Banakako klimatizazioa
• Ur hartuneetara banaka heltzeko modua lokal erdi industrialetan
• Lur teknikoa eta sabai izuna bulego-lokaletan
Cemein, enpresek eraikin moderno baten abantaila guztiak dituzte, hots, azpiegitura aurreratua eta guztiek erabiltzeko eremu modernoak (auditorioa, enpresa bulegoa eta bideokonferentzia gela-, guztiak wifi eremuan.
Portuetxe, 23 A-B. 20018 (Donostia)
Ruth Jorde Quintana
E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.