Berrikuntza
Gure zentroak ikus-entzunezko Berrikuntza Gunea

Ikus-entzunezko Berrikuntza Gunea habitat gisa eratu da, abangoardia eta berrikuntzarako enpresa-eremu bezala, alegia. Bertan sortzen dira XXI. Mendean ikus-entzunezkoen alorreko enpresak lehiakorrak izateko beharrezkoak dituzten baldintzak.
Udal esparrutik, IBGk urte asko daramatza enpresak merkatu berrietara gerturatzeko ekimenak burutzen. Horrela, lehiakorragoak izateaz gain, formatu berritzaileagoak erabiltzen dituzte, kooperazioan eta sareko lanean oinarrituta, betiere.
Sinergiak sortzeko erraztasunak ematea, ezagutza sortzea eta, ondorioz, hirian aberastasuna, enplegu kualifikatua eta garapen ekonomikoa sortu eta bultzatzea da IBGren helburua.
Sektoreko ordezkarien eskutik urte luzez lanean egon ondoren, Donostiako Sustapenak ikus-entzunezkoen alorrean aurrerapauso garrantzitsua eman, eta eraikin berri bat egiteko lehen harria jarri du. Eraikin hori, udalaren lurretan altxatuko da, finantzaketa publikoarekin (Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak finantzatutako proiektua da, Avanza Planaren baitan). Bertan, alokairupeko espazioak eskainiko dira, erabilera erkideko ekipamendurik eta aurreratuenekin, ikus-entzunezko arloan diharduten enpresak finkatu daitezen, lehiakorragoan izan daitezen, eta merkatu zabalagoetan sartzeko aukera izan dezaten.
2007an sendotu egin da ikus-entzunezkoen alorreko eragile garrantzitsuekin gauzaturiko sare-lana, eta tokiko komunikabideen ehuna dinamizatzeko dauden arazoen inguruan eztabaidatu eta estrategiak diseinatu dira. Horrela, jarraipena eman zaio Ikus-entzunezko Sektorea Sustatzeko asmoz Donostiako Sustapenak 2003an abian jarritako Tokiko Foroari. Foro horretan funtsezko erakundeak daude, eta elkarren osagarri jardunez sektorearen ikuspegi osoa ematen diote Guneari:
Txostena jaitsi (PDF; 1 MB) |










Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak finantzatzen lagundutako proiektua
Avanza Plana
![]()