Enpresak arrow Berrikuntza arrow Gure zentroak

Gure Zentroak

BELARTZA ERAIKINA

Belartza eraikina

100 eta 180 metro karratu arteko enpresak hartzeko hiru modulu ditu,  talde jakin batzuetako (epe luzeko langabetuak, 45 urtetik gorako emakumeak, etorkinak, ezinduak...) kideei lana ematen dieten enpresa eta industria jarduerentzat.

Belartza Gizarteratzeko Enpresen Udal Zentroa da. Enpresak berriak sortzea errazteaz agin,  lan merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonei gizarterazteko eta lanerako erraztasunak emateko eredu berri bat bultzatzen du.

Gainera, hiriko esperientzia berritzaile garrantzitsu bat hartu du Belartzak: eraikinaren 2000 metro karratuko estalkian jarritako Eguzki Instalazio Fotovoltaikoa.  Instalazioak dituen 594 plaka fotovoltaikoek 100.000 KWH baino gehiago ekoitzi zituzten 2007an. Beraz, Belartza eraikin jasangarria da. Energia kontsumitzeari dagokionez arduratsuak izango diren hiriak lortzeko lanean dabil Donostiako Sustapena, eta bide horretan ingurumen estrategia berritzailea finkatu du. Hain zuzen ere, estrategia horretan kokatzen da Belartza eraikina. 

Donostiako Sustapenak epe luzerako alokairuak eskaintzen ditu Belartzan, gehienez 30 urtekoak.

Guztientzako espazio eta zerbitzuak

  • Auditorio girotua
  • Aurkezpen, topaketa eta prestakuntza jarduerak egiteko beharrezko tresnak dituen erabilera anitzeko gela
  • Bilera gela 
  • Sukalondoa
  • Atezaintza zerbitzua

Helbidea

Gurutzegi etorbidea, 14-16-18. 20018 (Donostia)

Harremanetarako pertsona

Ruth Jorde Quintana
E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.