Berrikuntza
Gure zentroak
Donostiako Sustapena udal sozietate publikoak, Gipuzkoako hiriburuko lurraren garestitze eta eskasiari erantzuteko, martxan jarritako ekimena dira Enpresa Zentroak. Izan ere, Donostiako Sustapenaren helburuetako bat hirian enpresa berriak sortu eta indartzen laguntzea da, hauek enplegua sortu eta gizartea eta ekonomia dinamizatzen baitute. Ildo horretan, enpresa ekimenak garatzeko espazio, azpiegitura eta zerbitzu egokiak eskaintzen dituzten eraikinak egiteko beharra ikusi zuen Donostiako Sustapenak, bereziki, hazten ari diren sektoreetako ekimen berritzaileei eta gizarteratzeko enpresei begira.
Bost Enpresa Zentroetan dauden enpresa ekimenek alokairurako lehentasunezko baldintzak eta zerbitzu osagarriak eskaintzen dizkie Donostiako Sustapenak. Guztira, 14.440 m2 ditu enpresei alokatzeko.