Berrikuntza
Enpresentzako zerbitzuen urrezko gida
Donostiako Sustapenak, Donostiako garapen ekonomiko iraunkorraz arduratzen den udal sozietate gisa, merkatuan finkatzera eta hazkundera zuzendutako hainbat zerbitzu aditu eskaintzen dizkie hiriko enpresei.
Edozein enpresa ingurunetan lehiatzeko abantaila eta balio erantsia sortzeko beharrezko iturria da berrikuntza; ondorioz, Donostiako Sustapenak indar berezia jartzen du alor horretan; hain zuzen ere, produktu eskaintza berritzeko eta zabaltzeko, produkzio prozesuen optimizazioa lortzeko, erakundea hobetzeko edo giza baliabideak kualifikatzeko laguntza eta basbesa ematen die Donostiako Sustapenak hiriko enpresei.
Donostiako Sustapena enpresen alboan kokatzen da, Gipuzkoako hiribururako eta horren ingurunerako aberastasun eta enplegu sortzaile gisa merkatuan modu lehiakorrean kokatzeko dituzten beharrak ezagutu eta zerbitzurik eraginkorrenak eskaintzeko.
Urrezko Gidak Donostiako Sustapenak enpresei eskaintzen dizkien zerbitzu guztiak biltzen ditu.
Enpresentzako zerbitzuen urrezko gida (PDF, 628 KB) |