Berriak arrow Ikus-entzunezko Berrikuntza Gunea

Ikus-entzunezko Berrikuntza Gunea

Berrikuntza eta abangoardia, ikus-entzunezko industriaren zerbitzura

PIA Audiovisual habitat

Ikus-entzunezko Berrikuntza Gunea, habitat bat bezala eratu da, abangoardia eta berrikuntzarako enpresa-eremu bezala, alegia. Bertan sortzen dira XXI. Mendean ikus-entzunezkoen alorreko enpresak lehiakorrak izateko beharrezkoak dituzten baldintzak.

Udal esparrutik, IBGk urte asko daramatza enpresak merkatu berrietara gerturatzeko ekimenak burutzen. Modu horretara, lehiakorragoak izateaz gain, formatu berritzaileagoak erabiltzen dituzte, kooperazioan eta sareko lanean oinarrituta, betiere.

IBGren helburua da, sinergiak sortzeko erraztasunak ematea, ezagutza sortzea eta, ondorioz, hirian aberastasuna, enplegu kualifikatua eta garapen ekonomikoa sortu eta bultzatzea.

Sektoreko ordezkarien eskutik urte luzez lanean egon ondoren, Donostiako Sustapenak ikus-entzunezkoen alorrean aurrerapauso garrantzitsua eman, eta eraikin berri bat egiteko lehen harria jarri du. Eraikin hori, udalaren lurretan altxatuko da, finantzaketa publikoarekin (Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak finantzatutako proiektua da, Avanza Planaren baitan). Bertan, alokairupeko espazioak eskainiko dira, erabilera erkideko ekipamendurik eta aurreratuenekin, ikus-entzunezko arloan diharduten enpresak finkatu daitezen, lehiakorragoan izan daitezen, eta merkatu zabalagoetan sartzeko aukera izan dezaten.

Logotipoak: Donostia 2016ko kultura hiriburu europarra hautagaitza, Udala, Sustapena eta  Ikus-entzunezko Berrikuntza Gunea, IGB

ZinemaldiaIbaiaEPE APV Euskal Produktoreen ElkarteaEITB Euskal Irrati TelebistaDonostiako Plan EstrategikoaEikenTabakaleraEgedaAntena Media

Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak finantzatzen lagundutako proiektua
Avanza Plana

Industria Turismo eta Merkataritza MinisterioaAvanza plana