Lan bila nabil
Enplegu Azoka
Donostiako Sustapenak Enplegu Azoka, enpresentzako eta lana hobetu nahi duten pertsonentzako topagune emankorra, antolatu du seigarren urtez.
Hitzordua 2008ko maiatzaren 14 eta 15ean da, 9:00etatik 18:00etara Cemei eraikinean.
Enplegu Azokaren bidez, Donostiako Sustapenak langileak aukeratzeko prozesua errazten die enpresei; izan ere, beharren eta bilaketa profilaren araberako pertsonarik egokienak gerturatzen dizkie.
Lan bila bazabiltza, edo zure egungo lana aldatu edo egoera hobetu nahi baduzu, Enplegu Azoka duzu horretarako gunea.
Enpresa bat bazara, lan eskaintzak badituzu eta Donostiako Sustapenak hautagaiak aurkitzen laguntzea nahi baduzu, hauxe da zure gunea.
Ohi bezala, Donostiako Sustapenak zubi bat eraiki du, gero eta enpresa gehiagok etorkizunik onena ekar diezaioten hiriari.
Aldi bereko finantzaketa:


Laguntzailea:

Antolatzaileak: