Enplegu Azokan elkarrizketatutakoen %60 inguruk kontratu bat sinatuko dute datozen hilabeteetan Aurreko astean Cemein izandako Donostiako Sustapenaren Enplegu Azokak oso emaitza onak izan ditu parte-hartzeari eta lortutako helburuei dagokionez. Guztira 600 pertsonak egin zuten elkarrizketaren bat parte hartzen zuten 40 enpresetako batekin. Zenbaitek elkarrizketa bat baino gehiago egin zuten eta, guztira, 1.000 elkarrizketa izan ziren. Hautaketa prozesuez gain, enpresek hainbat pertsonen curriculumak hartu zituzten datozen hilabeteetan elkarrizketatzeko.
Donostiako Sustapenak dituen lehen datuen arabera, elkarrizketaren bat egindako pertsonen %60k lan kontraturen bat eskuratu dezakete azokari esker.
Datozen asteotan zehaztuko dira lan-harremanak; izan ere, zenbait enpresak hautaketa prozesuekin jarraitzen dute. Donostiako Sustapenak prozesu hauen jarraipena egingo du.
Dagoeneko seigarren urtea bete duen Enplegu Azokaren helburua enpresentzako eta lana hobetu nahi duten pertsonentzako topagune emankorra eskaintzea da. Ohi bezala, Donostiako Sustapenak emaitza eraginkorrak lortzeko tresnak eta gunea eskaini dizkie Donostiaren hazkunde sozioekonomikoaren protagonista nagusiei.
Donostiako Sustapenaren Enplegu Azokan parte hartu zuten pertsonen profila askotarikoa da. Izan ere, era askotako eta sektore askotako eskaintzak zeuden. Hautagaien %59 emakumeak ziren. Adinari dagokionez, %70 25 eta 45 urte artekoak ziren, gehienak ikasketadunak (Erdi Mailako Ikasketadunak, diplomatuak eta lizentziadunak).
Hautagaien ia %40 dagoeneko lanean zeuden eta lana aldatu edo egoera hobetu nahi zuten.
Aurten berrikuntza bat zegoen: aurretiko aukeraketarako izapideak internet bidez egitea, www.fomentosansebastian.org webgunean. Aurretiko izen emateen %36 webgune honen bidez egin ziren.