Prentsa-oharrak
Prentsa-oharrak
Ekonomia-krisiaren aurrean enplegua sustatzeko tokiko estrategiak "Ekonomia-krisiaren aurrean enplegua sustatzeko tokiko estrategiak” izenburuko Udako Ikastaro berria antolatuko du Donostiako Sustapenak.
Ikastaroa uztailaren 9an eta 10ean emango da Donostiako Miramar Jauregian, eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroen babesa izango du.
Donostiako Sustapenetik, ikastaro horretan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Horretarako, programa osoa erantsi dizugu, eta bertan, ikastaroko txostenak ikusi ditzakezu.
Tokiko hainbat administraziotatik enplegua sustatzeko abian jarritako estrategiei buruzko eztabaidagunea sortzea da ikastaroaren helburua.
Horretarako, profesionalen eta gaian adituak direnen topagune gisa eratu da ikastaroa, benetako esperientzietatik ikasteko eta denon artean etorkizuna diseinatzeko gai izateko.
Egitaraua (PDF, 376 KB) |