Edonostia.net WIFI HotSpotak WIFI hitzak wireless fidelity esan nahi du. Egokitutako gailuen bitartez (ordenagailu eramangarriak, PDAk, WiFi telefonoak…), datu-sare batekin eta/edo Internetekin banda zabaleko haririk gabeko konexioa ezartzeko estandarra.
Hirian zehar hainbat HotSpot dituzu (Internet-era konektatzeko indoor/outdoor estaldura duten guneak). Hiriko edozein gune publikotan aurki ditzakezu: liburutegiak, parkeak, plazak, museoak, kultur etxeak, ea. Kablerik gabeko hiria atalean Donostiako Sustapenaren HotSpotei buruzko informazioa aurkituko duzu.
WIFI (Internet kablerik gabe) sare batetara konektatzeko barne edo kanpo estaldura eremu bat da. Informa zaitez WIFI web gunean non kokatzen diren Edonostia.net-eko HotSpot-ak.
eDonostia.net sareko edozein HotSpot-etan, zure WIFI erabilgailua piztu eta nabigatzen saiatzen zarenean, ongietorri orrira iritsiko zara automatikoki. Hor komeni zaizun zerbitzu mota aukeratu (24 ordu, hilabete edo 4 hilabete) eta on line ordaintzeko aukera izango duzu (SSL 128).
VISA , MasterCard, Maestro txartelekin eta PayPal sistemaren bitartez (eBay).
Ondoko urratsak jarraitu arazoa konpontzeko:
Segur aski, Pop-Upak automatikoki ixten dituen programaren bat edukiko duzu instalatuta: Google, Yahoo, MSN edo antzeko menuak. WIFI sarera konektatzerakoan, desaktibatu itzazu programa hauek. GOGORATU zure konexio denbora Pop-Up baten bitartez kontrolatzen dela eta, beraz, ixterakoan konexioa galtzen duzula.
Zerbitzua kontratu eta ordainketa onartzen denean, konexioa martxan jartzen da, aukeratutako epea bukatu arte (ordaintzerakoan azalduko zaizun on line fakturan ikus dezakezu).
Edozein zerbitzu kontratatzen duzunean, zure datuak modu desberdinetan eskaintzen dizkizugu:
Hala ere, datuak behar badituzu, ELZ Erabiltzaileen Laguntza Zentrora deitu edo idatzi (902077800 edo email bidez
E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.
) eta zure datuak emango dizkizute, zure NAN zenbakia eta izen-abizenak azaltzen badituzu.
Ondokoak baieztatu: