Zer dira Edonostia.net Zentroak?
Teknologia Berrien Zentroen Sarea da Edonostia.net. Zentro horiek hiriko auzoetan daude, herritarrei Teknologia Berriak erabiltzeko aukera eman eta teknologia horien erabilerari buruzko sentsibilizazio lana egiteko. Alfabetatze digitalari esker, aro digital berrian trebatzeko eta on line zerbitzuez baliatzeko aukera dute herritarrek.
Zer egin behar da Edonostia.net-en izena emateko?
Edonostia.net-en izena emateko bi aukera daude:
- Edonostia.net-en edozein zentrotara joan, NAN eramanda.
- Edonostia.net Larratxo: Larratxo pasealekua, 55
- Edonostia.net Loiola: Aralar Mendiaren kalea, 17
- Edonostia.net Larrotxene: Intxaurrondo, 57
- Edonostia.net Etxarriene: Elenategi, 2
- Goikoa Jauregia: Ijentea 6 Front Office.
- On-line: aurretiko izen ematea www.edonostia.net webgunean edota Erabiltzaileen Laguntza Zentroarekin harremanetan jarriz (902 077 800 telefono-zenbakiaren bitartez edo
E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.
era idatziz).
Nolako ikastaroak eskaintzen ditu Edonostia.net-ek?
Teknologia Berrietan oinarritutako ikastaroak eskaintzen dira. Maila guztietako ikastaroak daude, hiritar guztientzako.
Zenbat ikastaro egin ditzaket?
Nahi beste ikastaro egin ditzakezu. Baina ikastaro bakoitza gehienez hiru aldiz errepikatu dezakezu.
Zenbat balio dute ikastaroek?
Edonostia.net-ek eskaintzen dituen ikastaro eta lantegi gehienak doakoak dira.
Nola eman dezaket izena ikastaroetan?
Izen emateko hiru bide daude:
- On-line: Edonostia.neten erabiltzailea bazara, www.edonostia.net webgunean eman dezakezu izena.
- ELZ-ko 902 077 800 telefonora deituta (Erabiltzaileen Laguntza Zentroa)
- Edonostia.net zentroetara joanda:
- Edonostia.net Larratxo: Larratxo pasealekua, 55
- Edonostia.net Loiola: Aralar Mendiaren kalea, 17
- Edonostia.net Larrotxene: Intxaurrondo, 57
- Edonostia.net Etxarriene: Elenategi, 2
- Goikoa jauregia: Ijentea 6
Ikastaro bat bukatu eta gero, ziurtagiririk lortzen da?
Bai, eskolen %80ra joaten diren ikasleei bertaratze-ziurtagiria ematen zaie. Hala ere, Agiri Ofizial bat nahi izanez gero ECDL ziurtagiria eskuratzea komeni da. Programazio batetik bestera ikastaroak errepikatzen dira?
Ikastaro batzuk errepikatzen dira, baino ez guztiak. Ekintza plangintza berriak ateratzen direnean ikastaro berriak antolatzen ditugu.
Nola joan naiteke Larratxoko Edonostia.net zentrora?
Donostiako Tranbia Konpainiaren 13, 24, 27, 33, 38 autobusak har ditzakezu.
Nola joan naiteke Edonostia.net Larrotxene zentrora?
Donostiako Tranbia Konpainiaren 13, 14 eta 24 autobusak har ditzakezu.
Nola joan naiteke Loiolako Edonostia.net zentrora?
Donostiako Tranbia Konpainiaren 26 eta 27 autobusak har ditzakezu
Nola joan naiteke Edonostia.net Etxarriene zentrora?
Donostiako Tranbia Konpainiaren 26 autobusa har dezakezu
Edonostia.net zentroetan eskanerra erabili daiteke?
Bai, eskanerra erabili ahal izatea Edonostia.net zentroek eskaintzen duten zerbitzuetako bat da, baina aurretik eskatu behar da zentroetako Info guneetan.
Zenbat denbora ibil naiteke Autoerabilera Gelan nabigatzen?
Ordu bat egunero.
Autoerabilera Gelan posible al da grabatzeko Disketete eta CDak erabiltzea?
Bai. Edonostia.net-ek grabatzeko zerbitzua eskaintzen du. Grabatzeko unitateak erabiltzeko derrigorrezkoa da Info Puntuetan NAN uztea gordailu gisa.