Enpresa-guneak Enpresa-guneak tokiko enpresa-ekimenei laguntzeko esparruak dira, eta gune horien xedea enpresa-jarduera abian jar dadin erraztea da.
Enpresa-guneek hainbat zerbitzu eskaintzen dituzte: eremu fisiko bat alokatzetik hasita, aholkularitza, azpiegiturak, zerbitzu erkideak eta enpresa-prestakuntza, enpresak iraun dezan ziurtatzeko. Hori guztia gune bakoitzean dauden baliabideen eta bezeroen beharren arabera.
Donostiako Sustapenaren enpresa-guneetako batean bulegoa alokatu nahi baduzu, ondoko helbidera idatz diezagukezu: E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu. .
Jarduera-sektorearen arabera, Donostiako Sustapenaren ondorengo enpresa-guneetan koka dezakezu zure enpresa:
Informazio gehiago nahi baduzu ondoko helbidera idatz diezagukezu: E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu. .
Alokatuta duzun bulegoa erabiltzeari utzi nahi badiozu, Donostiako Sustapenari jakinarazi behar diozu hirurogei eguneko aurrerapenarekin. Horretarako, mezua bidal dezakezu ondoko helbidera: E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu. .
Bideokonferentzia zerbitzu multimedia da, eta erabiltzaile ezberdinen arteko urrutiko elkarrizketak egiteko erabiltzen da. Bideokonferentzia denbora errealean egiten da eta partaideen arteko elkarreragina ahalbidetzen du, hitz egiteaz gain elkar ikus baitezakete.
Bideokonferentzia burutzeko, partaideak bideokonferentzia-aretoan elkartzen dira. Bertan egoten da kontrol-, audio- eta bideo-ekipamendua, hots, urruneko puntura/puntuetara transmititu behar diren irudi eta soinuak harrapatu eta kontrolatuko dituena.
Urban, Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF) Europar Batasunean krisian dauden hiri eta auzoen garapen iraunkorra lortzeko 2000-2006 epealdirako abian jarritako komunitate-ekimena da.
Programaren helburua zera da, krisian dauden hiri-guneen ekonomia- eta gizarte-alderdiak eraberritzen lagunduko duten garapen eredu berritzaileak sortu eta aurrera eramatea.
WIFI hitzak wireless fidelity esan nahi du eta estandar bat da, datu sare batekin edo/eta Internetekin banda zabaleko hari gabeko konexioa egiteko, Wi-Fira egokitutako gailuen bidez (eramangarriak, PDA, Wi-Fi mugikorrak, etab.).
WIFI (kablerik gabeko Internet) sare batera konektatzeko barne edo kanpoko estaldura-eremua da. Informa zaitez WIFI web gunean non kokatzen diren Edonostia.net-eko HotSpot-ak.